Marta Esteras HHko irakasleak haurrentzako koreografia bideoak egin ditu

Marta Esteras galdakoztarra (eskuman argazkian) Kurutziagako haur hezkuntzako bi urtekoen gelako irakaslea da. Bere koinata Isarekin batera hainbat bideo zabaldu ditu Facebooken dantzen koreografiekin eta baita dexenteko zabalkundea lortu ere. Hasteko, derrigor egin beharreko galdera, beste guztion moduan konfinamenduan egongo zarenez, zelan daroazu? Halaxe da , bai. Zoritxarrez koranobirusa dela medio, bai edo bai, etxean Read more about Marta Esteras HHko irakasleak haurrentzako koreografia bideoak egin ditu[…]

Koronabirusa. Ikastolen elkartearen lehentasunak.

Jose Luis Sukiak, Ikastolen elkarteko zuzendari nagusiak koronabirusa dela-eta sortutako egoeraren aurrean elkartearen lehentasunak zein diren azaltze ditu bideo honetan. Lehenbizikoa osasuna da. Horren baitan, langileek, ahal den guztietan, etxetik lan egiteko gomendioa zabaldu eta bultzatu dugu. Beste lehentasunetako bat da hezkuntza zerbitzua bermatzea. Horretarako, Ikastolen Elkartetik eskura ditugun baliabide guztiak jarri ditugu ikastolen eskuetan, Read more about Koronabirusa. Ikastolen elkartearen lehentasunak.[…]

Chromebook-en mantenurako zenbait gomendio

Unai Mendez ikastolako IKT teknikaria da. Bera arduratzen da gailu elektroniko guztiak martxan egoteaz. Horretaz gain ikasle baten Chromebook-a apurtzen bada, bera izaten da gailua hartu, gainbegiratu, eta konpontzeaz arduratzen dena eta ezinezkoa denean, hornitzaileekin harremanetan jartzen dena. Egungo egoera ikusita, gauluek arazorik izanez gero konponketa geldotu daitekeela aurreikusiz, gomendio batzuk luzatu dizkigu Unaik etxeko Read more about Chromebook-en mantenurako zenbait gomendio[…]

eLiburutegia zelan erabili

Coronavirusaren krisiari aurre egiteko neurri bezala Biblioteka zerbitzua fisikoki itxita dago abisu berria jaso arte, baina datozen egunak samurragoak izan daitezan eLiburutegia baliabide digitala erabil dezakezue egun hauek eramangarriagoak izan daitezan. eLiburutegian liburu elektronikoak eta filmak dauzkazu eskuragai zure gailuan irakurri eta ikusi ahal izateko. NORK ERABILI DEZAKE? Euskadiko Liburutegi Sarearen parte den biblioteka baten Read more about eLiburutegia zelan erabili[…]

Ikastola itxita dago baina lanean ari gara

Familia agurgarriok: Agintari eskudunen erabakiaz, Euskadiko ikastetxe guztietan eskola jarduera presentziala aldi baterako eten da. Horregatik, ikasleak ezingo dira ikastolara etorri.  Dena den, ez da ulertu behar jarduera presentziala eteteak ikas-jarduerarik ez egotea dakarrenik. Berez, autoritateek egoerak hamabost egunez irautea aurreikusten dute. Hori dela-eta, eguna pasa ahala ikasleen beharretara egokitzen eta erantzuten joango gara. Hortaz, Read more about Ikastola itxita dago baina lanean ari gara[…]

HH4: tenperekin jolasean

Azken asteetan bereziki tenperekin jolasten gabiltza. Lehenengo egunetan bertikalean eta horizontalean ibili gara. Datozen egunetan margotzeko teknika berriak probatuko ditugu.

LH1: Santimamiñen

Joan den barikuan, Otsailaren 28 an, LH1ekook Santimamiñeko kobetara irteera egin genuen. Bertako langileen eskutik inguruari buruzko informazio interesgarri ugari jaso genuen eta baita kobazuloaren bisita birtuala egin ere. Bazkalorduan Kortezubira hurbildu ginen eta bertan bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen. Eguraldia lagun,  gure esperientzia ezin hobea izan zen.

LH6: Master Chef

Last week our 6 level chefs presented their cooking abilities and made delicious and colourful sandwiches for the Junior Master Chef we celebrated in class. Good work Chefs!