DBH1: Lizarrara irteera

DBH1eko ikasleak Lizarran daude asteazkenetik bihar arte. Monjardin herritik Lizarrako kanpinerako ibilbidea egin zuten lehenengo eta ur-kirolak eta bestelako hainbat ekintza egin dituzte egunotan.

DBH2 Garbiketa Brigada 5

Joan den astean DBH 2Bko sei ikasleri egokitu zitzaien treneko garbiketa brigaden bosgarren txanda egitea: Nur, Nora, Oihan, Martin, Jone eta Eneko (ez dago argazkian). Fin-fin aritu ziren lanean eta trena benetan txukun utzi zuten. Biba zuek!

Ander Sarriugarte: Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketan txapeldun Durangaldearekin

Kurutziaga Ikastolan, DBHko 4. mailako ikasketak egiten dihardu Ander Sarriugarte Garciak. Atzo (apirilak 3, asteazkena) Bilboko BBK aretoan ospatu zen Bertsolari Gazteen taldekako XVII. BBK sariketaren finalean parte hartu zuen Durangaldeko taldearekin, baita irabazi ere. Eskualde bakoitzak bi talderekin parte hartzen du: bata 18 urte bitartekoena, eta bestea 24 urte bitartekoena. Anderrek 18 urte bitarteko Read more about Ander Sarriugarte: Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketan txapeldun Durangaldearekin[…]

JUUL kanpainako bozketaren emaitzak

Urtero legez, aurten ere Kurutziaga Ikastolak parte hartu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak bultzatzen duen irakurketa sustatzeko JUUL kanpainan. Haur Hezkuntzatik DBHra bitarteko ikasleek parte hartu dute bozketetan eta hauek izan dira irabazleak, laburrean (emaitza osoak beherago aurkituko dituzue). Ilustrazioa: Paula Estevez Haur Hezkuntza: Jelleke Risken eta Amck Van Gagel “Agur Aitona”– Ttarttalo argitaletxea LH 1. Read more about JUUL kanpainako bozketaren emaitzak[…]

Korrikaren hasiera eta bazkaria Durangon

Tipi-tapa, tipi-tapa… KORRIKA! Seguruasko mezu hau irakurtzen duzuenerako 21. Korrika abiatua izango da Garestik Gasteizera bidean. Hamar egun eta zientoka kilometro aurretik. Durangotik datorren apirilaren 13an pasako da, arratsaldez. Horregatik, AEKtik gonbitea luzatu digute Korrikari harrera egin aurretik, datorren apirilaren 13an, Plateruena Kafe Antzokian egingo den bazkarian parte hartzeko. Txartelak Durangoko Abarrak euskaltegian salgai dauzkate Read more about Korrikaren hasiera eta bazkaria Durangon[…]