Maite Arrizabalaga: gu hasi ginenean “jubilazio” berba ez zen existitzen.

Berrogei urte onak pasa dira Maite Arrizabalaga Kurutziagan beharrean hasi zenetik. Ikastolak berrogeita hamar bete dituen ikasturte hau izango da Maiteren azkena Kurutziagan. Gozatu dezala gomendatu diote, eta gozatzen ari dela dio. Noiz hasi zinen Kurutziaga Ikastolan beharrean? 1976an izan zela esango nuke. Magisteritzako ikasketak amaitu eta Parisen egin nuen urtebete. Handik bueltan, uste dut Read more about Maite Arrizabalaga: gu hasi ginenean “jubilazio” berba ez zen existitzen.[…]

50 urteurrena: txartelak erosteko epea eta gehiago

Ondoren azaroaren 10eko jai-egunari buruzko hainbat informazio garrantzitsu aurkituko duzu. Txartelak saltzeko epea urriaren 30a arte luzatu da. Eta ez da gitxi saldu ditugulako, guztiok egon gaitezen gura dugulako baizik. Momentu honetan 800dik gora lagunek hartu dituzte bazkarirako txartelak, baina badakigu etxekoak izaten garela txarrenak eta despistatuta dabilen inor ezagutzen baduzue, jakinarazi egiozue mesedez.  Hemen Read more about 50 urteurrena: txartelak erosteko epea eta gehiago[…]

LH3: Lemon Cake

Ingelesak pastelak egiteko ere balio du eta aurreko astean horretan aritu ziren gure 3. mailako ikasleak! Delicious!  

Euskal Herriko Ikastolak: atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatzeaz

Ikastolok argi dugu: atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzea herri apustu bat da, eta, herri bezala, gaur egungo egoera ondo aztertu eta gero, hezkuntza eragile guztiok irtenbide integralak adostu behar ditugu segregazioaren arazoari aurre egiteko; hau da, hezkuntza eragile guztiok konpromisoa izan behar dugu horretan eta Ikastolok, geure erantzukizunak betetzeko prest egoteaz gainera, gurekin nahi ditugu. Read more about Euskal Herriko Ikastolak: atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatzeaz[…]