Gogoratu! 50 urteurreneko bazkarirako txartelak salgai

Badakizuenez, salgai daude  50. urteurreneko jai-eguneko bazkari txartelak. Beherago aukeran dituzue txartelok eskuratzeko bide ezberdinak. Talde handietan etortzeko asmoa daukazuenoi, taldearentzat lekua erreserbatzeko aukera esakiniko dizuegu aurrerago.   Hiru menu aukera daude: Helduen menua: 20€ SARRERAKOAK HOTZA: Pernil Iberikoa BEROA: Entsalada epela gula eta ganbekin PLATER NAGUSIA Txahal Masailak Ardo saltsan AZKENBURUKOAK:  Pantxineta 20 €/pertsonako Read more about Gogoratu! 50 urteurreneko bazkarirako txartelak salgai[…]

50. urteurrena: argazkiak jasotzen hasi gara

Joan den astean Nerea Berganzak, Kurutziagako lehenengo promozioko ikaslea bera, argazki batzuk helarazi zizkigun. Aurtengo irailean Kurutziagako lehenengo eta bigarren promozioko ikasleak bazkaltzeko batu direla aprobetxatuz, orduko eta gaurko argazkiak bidali dizkigu eta guk pozarren jaso. Gainontzekoi ere etxeko album zaharrei hautsak astintzeko gonbidapena egiten dizuegu! Argazkiok helbide honetara bidali ditzakezue argazkiak@kurutziagaikastola.net . Lehenengo promozioa Read more about 50. urteurrena: argazkiak jasotzen hasi gara[…]

DBH: Trenaren erabilerari buruzko parte-hartze prozesua

Jolas-eremu berrian dagoen trena behin atonduta, laster zabalduko da. Tren horren erabileraz, zaintzaz, garbiketa sistemaz, bertan eduki beharreko jarrerez eta erabilera eskasak eduki ditzakeen ondorioez hausnartzeko parte hartze prozesua gauzatu genuen DBHko ikasleekin urriaren 1ean. 30 ikaslek eta 5 irakaslek hartu genuen parte. Prozesua benetan izan zen aberasgarria, eta bertan jasotakoan oinarrituta Elkarbizitza taldeak behin-behineko Read more about DBH: Trenaren erabilerari buruzko parte-hartze prozesua[…]

Plan Estrategikoa osatzeko gurasoen partaidetza

Aurreko astean jakinarazi genizuenez, Kurutziaga Ikastola datozen lau urteotarako Plan Estrategikoa lantzen ari da. Gurasoekin gaia lantzeko deia urriaren 22rako (astelehena) egina dago (arratsaldeko 19:00etan). Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu familia guztiak, geure esku baitago, azken finean, ikastolaren etorkizunaren nondik norakoa. Bertaratzeko asmorik duzuenok, bete beheko formularioa: Urriaren 22ko parte-hartze saiorako izen emate galdetegia Plan Read more about Plan Estrategikoa osatzeko gurasoen partaidetza[…]

Plan estrategikoa: non egon gura dugu lau urte barru?

Kurutziagako Artezkaritza Kontseiluaren eta Zuzendaritzaren artean osatutako batzorde bat ari da, aholularitza baten laguntzarekin, datozen lau urteotarako Plan Estrategikoa osatzeko prozesua lantzen. Gotzone Duñabeitia (Zuzendari Pedagogikoa), Jon Elorrieta (Kurutziaga Ikastolako presidentea) eta Urko Rodriguez (Zuzendari gerentea) batzorde horretako kideak dira. Gaur (osteguna) langilegoari aurkeztuko zaio. Gurasoei urriaren 22rako deia luzatu diete. Zergatik plan estrategikoa orain? Read more about Plan estrategikoa: non egon gura dugu lau urte barru?[…]

50 urteurrena: Azaroaren 10eko egitaraua

Aspaldi aurreratu genizuen legez, datorren azaroaren 10ean ospatuko dugu Kurutziaga Ikastolaren 50, urteurreneko jai egun nagusia. Talde antolatzailea lotu beharrekoak lotzen ari da eta, behin honez gero, egun horretako egitarau aurreratzeko moduan gaude. Gogoratu atzoko, gaurko eta biharko ikastolakideen jaia izan dadin gura dugula, Kurutziagaren komunitatea osatzen dugun guztiona: guraso eta guraso ohi, ikasle eta Read more about 50 urteurrena: Azaroaren 10eko egitaraua[…]