Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketa Kurutziagan

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Kurutziaga ikastolan. Hamar aritu ziren kantuan eta Maider Altuna izan zen puntu gehien lortu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria. Leire Vargas ikastolako ikasle ohia lehenengo lauren artean  sailkatu zen eta, beraz, finalera sailkatzeko aukerak ditu oraindik.

“Zaporeak” elkartearentzako janari bilketa Durangon

Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan egin duen deialdiarekin bat egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, eta “larrialdiko janari bilketa” egingo dute Durangon. Irailaren 8an Moriako (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorioei erantzuteko antolatu dute janari bilketa. Andra Mariako elizpean egingo dute bilketa, hiru egunez: urriaren 8an eta 9an arratsaldez egongo dira, 16:00-20:00 bitartean; Read more about “Zaporeak” elkartearentzako janari bilketa Durangon[…]

Jantokia: Claudia Aperribai (jantokiko arduraduna) Kurutziagako funtzionamendua azaltzen TUlankiden

TUlankide webgunean aurkitu dugu Claudia Aperribairi (Kurutziagako jantokiko arduraduna) elkarrizketa eta artikulua. Bertan ikastolako jantokiko funtzionamendua azaltzen du. Hemen duzue albistearen sarrera: “Ausolaneko jangeletan zorrotz betetzen ditugu segurtasun neurriak” Covid-19ak eragin duen egoera berri honetan, hasiera hasieratik Ausolanek ahalegin berezia egin du beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartzeko eta, modu berean, bere kolektiboa formatzeko. Oraintsu Durangoko Read more about Jantokia: Claudia Aperribai (jantokiko arduraduna) Kurutziagako funtzionamendua azaltzen TUlankiden[…]

COVID-19 Taldea: azken erabakiak

1. Familiak: Umeei ikastolara laguntzen etortzen diren familia/laguntzaile/bestelako kideei ez zaie tenperaturarik hartuko. Aldiz, familiako kideren bat umearen etxekotzean laguntzen gelditzen bada ikastolan, eta 15 minutu baino gehiago egin behar baditu barruan, kasu horretan tenperatura hartuko zaie. 2. Ikasleak: Ikasleei goizez hartuko zaien tenperatura ikastola sarreran. Gainerako orduetan (jolastordutik bueltan, bazkal ostean gelarako bueltan) ez Read more about COVID-19 Taldea: azken erabakiak[…]

Eskerrik asko eta adiorik ez, Plateruena!

Asteazkenean jakin genuen Plateruena Kafe Antzokiak abenduan zarratuko dituela ateak (albistea Anboton eta Berrian) . Berri txarra inondik ere. Kurutziaga ikastolaren aldetik geure esker ona adierazi gura diegu Plateru guztiei. Batetik, behar izan dugun guztietan beso zabalik hartu gaituztelako. Bestetik, urteotan guztietan euskararen eta kulturaren alde egindako lan guztiagatik. Hor nonbait irakurri dugun legez, atea Read more about Eskerrik asko eta adiorik ez, Plateruena![…]

Kurutziagako Covid-19 taldea, eta datorren asteko bileren ordutegiak

Aurreko astelehenean Kurutziagako Covid-19 taldea batu zen eta bertan ikastolako hainbat ordezkarik hartu zuten parte: Osasun arloan lan egiten duten Artezkaritzako hiru kide.  Ikastolako langileen hiru ordezkari. Zuzendaritzako bi ordezkari. Osasun arloan lan egiten duen kide bat aholkulari legez. Taldearen helburuak: Ikastolak abian duen segurtasun protokoloari jarraipena egin eta erabakiak hartzea. Osasun segurtasuna eta higiene Read more about Kurutziagako Covid-19 taldea, eta datorren asteko bileren ordutegiak[…]

Kultur Aroko ekitaldiak Kurutziaga ikastolan: zapatuan eta domekan

Durangoko udalak, Uda Kulturaz Blai programari jarraipena emanez, udazkenera begira Kultur Aro izeneko programa jarri du martxan (hemen egitarau osoa). Aurrekoan bezala, oraingo honetan ere, hainbat ekitaldi gure ikastolan izango dira. Asteburu honetan bertan bi izango ditugu: Irailak 26, zapatua, 17:00etan: Trakamatraka: Matraka ma non tropo. Kontzertu familiarra instrumentu birziklatuekin.   Irailak 27, domeka, 13:00etan: Read more about Kultur Aroko ekitaldiak Kurutziaga ikastolan: zapatuan eta domekan[…]

Save the children: “Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa”

Save the Children erakundeak eginiko “Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa” ikerketaren  albiste hau Berria egunkariaren ataritik hartu dugu interesgarria gertatuko zaizuelakoan. Nerabeen pornografia kontsumoa eta horrek beren harremanetan eta garapenean duen eragina ikertu du Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak, Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa txostenean. Ondorioztatu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru nerabetik bik Read more about Save the children: “Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa”[…]