Gaztainerre 2020 urtarrilaren 25ean

Urtero ohi dugun legez, aurten ere Gaztainerre ospatuko dugu urtarrilaren amaierarekin batera. Aurten urtarrilaren 25ean izango, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Plateruena Kafe Antzokian. Datorren astean informazio zehatzagoa helaraziko dizuegu.

HH3: Gabonak eta San Tomas

Hiruhileko honi amaiera emateko, gelan antolatu eta ospatu ditugu Gabonak eta Santo Tomas jaiak. Urteari agur esanez eta datorren urteari ongi etorria emanez, Gabonak ondo igaro ditzazuela opa dizuegu.

HH5: Olentzeroren etxera bisita

Gabon giroan sartzeko Olentzeroren etxera joan gara. Bertan sorgina, lamia, Basajaun, Tartalo, Galtzagorri, Napo, Mari Domingi eta Olentzero ikusi ditugu eta bide batez gelan idatzitako gutunak eskura eman dizkiogu.

LH5: aittitte amamak gonbidatu

Aurreko astean, gure amama eta aittittei hiruhileko honetan ikastitakoa azaltzeko eta bide batez, beraiek gugatik egiten dutena eskertzeko aukera izan genuen. Oso momentu politak eta hunkigarriak bizi izan genituen. Eskerrik asko bertoratu eta une zoragarri hau pasatzeko aukera ematearren! LH5 A LH5 C

DBH: San Tomas azoka

Gora San Tomas! Aurten ere San Tomas ospatu dugu ikastolan. DBHko ikasle guztiak jo eta su ibili dira lanean postuak eta azoka gunea atontzen. Denetariko produktuak dastatu ditugu, eta nola ez, talo goxo-goxoa. LHko ikasleek azoka berezi hau bisitatu dute eta txorixo pintxo goxoak banatu ditugu ikastolako ikasle, irakasle eta langileen artean.

DBH3ko Zibermanagerren aurkezpenak ikaskide gazteagoei

Zibermanagerrak DBH3ko ikasle talde bat dira, Pantallas Amigas plataformarekin batera online segurtasunari buruzko fromazioa jaso dutenak. Asteon, LH5, LH6 eta DBHeko ikasleei, eurek ikasitakoaren aurkezpena egin diete. Interneten erabilera seguru eta arduratsuaren eta horri lotutako arriskuen prebentzioaren arloan izan da gure ikasleen aurkezpena.

Ausolan eta Kurutziagaren proiektua

Askotan esan dugu Kooperatiban izaerak berezko ezaugarriak badituela, besteak beste gizartearekiko erantzukizuna. Edozein kooperatibak, irabazteko asmokoa izan edo irabazteko asmorik gabekoa izan, lortutako mozkinen atal bat heziketa sustapenetara bideratu behar du, neurri baten heziketa erakunde ezberdinei laguntzeko (ikastolak barne) eta erakunde baten Gizarte Erantzukizun konpromisoa betetzeko. Kasu honetan, Gizarte Erantzukizun konpromisoaren baitan, Ausolan erakundeak (ikastolako Read more about Ausolan eta Kurutziagaren proiektua[…]

Autoan haurrak lotzeko sistemak Stop Accidentes elkartearen eskutik

Stop Accidentes elkarteak hainbat saio egin ohi ditu ikastolan urtean zehar ikasleekin. Oraingo honetan gabonak gainean ditugunez eta autoz batetik bestera ibiliko garenez, haurren lotze sistemei buruzko infrografia hauek bidali dizkigute. Lotze sistemak eta arau garrantzitsuenak agertzen dira bertan, umeen segurtasuna bermatzeko bete beharrekoak. Eskerrik asko!