HH5: unibertsoa

Kaixo, familak: Dagoeneko proiektu barriarekin hasita gaude. Oraingo honetan unibertsoari buruzko gauza ezberdinak ikasten ari gara: eguzki sistema, espaziora joan zen lehen animalia, ilargia lehen aldiz zapaldu zuten astronauten izenak… Honez gain, bideo labur batzuk ikusi ditugu eta abesti batzuk ikasten gabiltza. Behean dituzue bideoak etxean ikusi eta entzuteko: Unibertsoari buruzko abestiak:

“Ateak zabalik” urtarrilaren 25ean

Urtarrilaren 25ean (zapatua) goizeko 11:00etan izango da aurtengo Kurutziaga Ikastolako “Ateak zabalik” eguna. Helburua da oraindik ikastolakide  ez diren gurasoek ikastola ezagutu eta euren seme-alaben hezkuntzarako leku aproposa eskaintzea. Zuon inguruan ikastola ezagutzeko interesa izan dezakeen inor ezagutzen baduzue, konpartitu albiste hau harekin. Orri honetan aurkituko duzue ikastolari buruzko oinarrizko informazioa eta “Ateak zabalik” egunean Read more about “Ateak zabalik” urtarrilaren 25ean[…]

“Zaindu janaria” proiektua: hondakinen pisaketa

Abenduan aurreikusi genuen moduan, urtarrilean Zaindu janaria proiektuaren barruan janari hondakinen pisaketarekin hasi gara. Garapen iraunkorreko helburuak (GIH) jarraituz, uste dugu, janari hondakinen murrizketa aurrerapauso garrantzitsua litzatekeela. Soberakin gehien izan duten platerak zeintzuk diren ezagutzeko aukera ematen digu, eta hauek murrizteko bideak aztertu ditzakegu. Gainera, ikasleen partaidetza erabatekoa da, eurek baitira neurketak egiten dituztenak eta Read more about “Zaindu janaria” proiektua: hondakinen pisaketa[…]

Gaztañerre 2020 zapatuan

Gogoratu zapatuan, urtarrilak 25, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Plateruenean ospatuko dugula Gaztañerre 2020 jaia. Goiko irudian daukazue egiteraua eta Irrien Lagunen “Irrien taupadak” ikuskizunerako eta gaztaina beroentzako txartelak salgai daude ikastolako idazkaritzan (Ikuskizuna + gaztainak: 3€).

DBH4 fisika eta kimika: “Kimika bizirik” EHUn

Atzo (urtarrilak 15) DBH4ko Fisika-Kimika arloko 12 ikaslek Kimika bizirik ekimenean parte hartu zuten. EHUko  Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategi batera gerturatu eta fakultateko kimika irakasleen gidaritzapean hainbat esperimentu burutu zituzten.

Begoña Miguel lankideari esker onez

Atzo, gure lankidea izan den Begoña Miguelek, garbitasuneko arduradunak, erretiroa hartu zuen.  Presa eta emozioekin agur ekitaldian argazkirik egin behar genuenik ere ahaztu zitzaigun baina pose txiki baterako tartea eskaini zigun gero. . Hogeita hamar urteko ibilbidearen ostean merezitako erretiroa hartuko du Begok. Gozatu! Eskerrik asko ikastolakide guztion partez. (Hemen martxoan egin genion elkarrizketa irakurri Read more about Begoña Miguel lankideari esker onez[…]

TANTA: ikastolen proiektua bultzatzeko ekimena

Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoa aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek, gaur, Ikastolen Etxean egin duten agerraldian. Abendutik aurrera martxan jarriko da ekimena. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena. TANTA ekimenean txartel batzuk Read more about TANTA: ikastolen proiektua bultzatzeko ekimena[…]

Kudeaketa aurreratuaren diploma Kurutziagako kirol sailari

Kirol kudeaketaren ziurtagiria  jaso eta gero, Euskaliten bitartez gure kanpo kontrastea egin ziguten eta baita gainditu ere. Horrela, abenduaren 18an, Gasteizen, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso genuen. Unai Zamalloa, ikastolako kirolen koordinatzailea eta Kirol Batzordeko Urko Urrutikoetxea izan ziren ekitaldian.