Multikirolak: eskubaloi saioak

Aurreko ostegunean bukatu ziren eskubaloi saioak multikiroletan. Saiook ikastolako 2008ko eskubaloi taldeko kideek eta Begoña Oskozek (Ibaizabal klubeko koordinatzailea eta gure taldeko entrenatzailea) prestatu eta landu zituzten.

HH4 eta HH5: bide hezkuntza

4 eta 5 urteko haurrek Bide Hezkuntzako saio bat jaso dute. Ipuin bat entzun ondoren, kaletik nola ibili behar den azaldu diete: galtzen direnean zer egin behar duten, bidea nola gurutzatu behar den… Ondoren seinale batzuk ikasi eta marraztu dituzte.

HH5: unibertsoa proiektuaren amaiera

Aurreko astean Unibertsoaren proiektuari amaiera emateko guraso bat etorri zen gelara. Eguzki Sistemaren inguruko azalpen batzuk eman zizkigun eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Eskerrik asko Eukeni!

LH5 eta LH6: trinketean

Azkenengo hiru asteetan LH 5 eta 6.mailako ikasleak gorputz hezkuntzako saioetan Abadiñoko Tornosolo trinketera joan gara. Bertan, trinketean jokatzen diren  hainbat jokamolde ezagutu eta praktikatu ditugu: esku pilota, pala eta xarea eta ederto pasa dute!

DBH1: Eguen Zuri kantuan Durangon eta Euskadi Irratian

Gaur DBH1eko ikasleak Durangok kaleetan zehar ibili dir Eguen Zuriko koplak abesten. Euskadi Irratiko Faktoria saioan ere protagonista izan dira tarte batez. 🔴 Eguen Zuri ospatuko dugu guk ere! @amaiartetxe lankidea #Durango-n da, @kurutziagaikas-tolan!🔊 Entzun hemen 👇👇 #zuzenean:https://t.co/UAhJpdGsbo pic.twitter.com/zksWtE7cmD — Faktoria (@faktoriaEITB) February 20, 2020

Nesken futbola sustatzeko saioak

Bizkaiko Futbol Federakundeak nesken futbola sustatzeko eta indartzeko burutu dituen ekintzen artean, hasi dira saioak Durangon, ostegunetan. Bertan gure neskak ere parte hartzen dute. Beheko ilaran eta ezkerretik eskumara: Paule Etxenagusia eta Maiane Iria daude beste batzuren artean. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara; Eider Belar, Ane Martinez, Itxasne Egia, eta ilarako azken biak Irati Aroztegi eta Read more about Nesken futbola sustatzeko saioak[…]

Lehen sorospenen tailerra

Atzo egin zen lehen sorospenen tailerra Kurutziagan. Olaia Maruri, Athletic Club-eko medikua izan zen saioa landu zuena. Bertan, hainbat guraso, ume eta gazte eta entrenatzaile egon ginen.