IbilaldiaSOS: arropa salmenta Azkue ikastolari laguntzeko

Urtebete aritu gara ilusioz. Haur, gazte eta heldu; langile eta guraso; ikasle ohi eta irakasle jubilatu, Lekeitioko Ikastolaren komunitate osoa elkar hartuta. Baina maiatzaren 19ko eguraldi txarrak Ibilaldia zapuztu zigun. Urtebeteko lanaren azken emaitza ez zen behar zuena izan, inondik ere espero genuena. Horregatik gatoz zure laguntza eskatzera, eguraldiak eragindako galera ekonomikoari elkartasunez aurre egiteko. Read more about IbilaldiaSOS: arropa salmenta Azkue ikastolari laguntzeko[…]

Kurutziagako ikasleak eskolarteko bertso idatzien finalean

Joan den zapatuan, maiatzak 25, Bizkaiko eskolarteko bertso idatzi eta bapatekoen finalak jokatu ziren Abadiñon. Idatzizkoen atalean Kurutziagako hainbat ikaslek hartu zuten parte eta Maddi Elortzak lehenengo saria eskuratu zuen. Ander Sarriugartek, DBH4ko ikasleak, bat-bateko bertsoen finalean hartu zuen parte. Zorionak guztioi!

HH0: udaberria

Udaberrian kantuz, kuku jauna kuku. Leihoak zabaldurik, gelan sartu zaigu.   Gure txikitxoak ere, udaberriataz disfrutatzen.

Guraso.eus: elkarrekiko errespetuan oinarrituta hezi

Posible da elkarrekiko errespetuan oinarrituta heztea, autoritarismoa eta gehiegizko malgutasunetik urrunduta? Bai. Eta burura etortzen zaigun galdera da, nola baina? Diziplina Positiboa deituriko heziketa metodoa erabilita. Metodologia honen jatorria 20. hamarkadan kokatzen da, eta Adler, haur Psiquiatra, eta Dreikurs-ek garatu zuten. Baina 80. hamarkadan, Jane Nelsen-en eskutik, sistematizatu eta esperimentatu zen gaur egunerarte argi eta Read more about Guraso.eus: elkarrekiko errespetuan oinarrituta hezi[…]

DBH2 Garbiketa Brigada 6

GARBIKETA BRIGADA 6 Duela bi aste Treneko garbiketa brigaden seigarren txanda egin genuen, DBH 2Cko sei ikaslerekin:  Unai, Eleder, Mikel, Onintza,  Ane eta Lur. Seigarren txanda honek ere lan paregabea egin zuen. Aupa zuek!