DBH1: garbiketa brigadak
Pasa den astean treneko garbiketa brigadak hasi ziren. DBH 1Ako sei ikaslek trena garbitu eta txukun-txukun utzi zuten. Lan paregabea egin zuten! Aupa Uxue, Beñat, Bittor, Izar, Eritz eta Paula!
Pasa den astean treneko garbiketa brigadak hasi ziren. DBH 1Ako sei ikaslek trena garbitu eta txukun-txukun utzi zuten. Lan paregabea egin zuten! Aupa Uxue, Beñat, Bittor, Izar, Eritz eta Paula!
Basoa eraiki dugu. Basora ez joateko esan zion amatxok Txanogorritxori, bertan arrisku handiak zeudelako. Hiru urteko umeok basoa eraikitzen hasi gara eta orain otsoaren zain gaude. Ez diogu beldurrik!
Datorren urtarrilaren 26an, zapatuz, urtero legez Gaztañerre eguna ospatuko dugu Plateruenean. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera tailerrak, gaztainak, Irrien Lagunen ikuskizuna, talo tailerrak… Denetarik egongo da neguari umorez eta lagunartean aurre egiteko. Txartela idazkaritzan egongo dira salgai astelehenetik aurrera 3 euroan.
DBH 1 eta DBH4ko ikasleek herri kiroletako hainbat modalitate ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dute Bizkaiko Herri Kiroletako Federazioaren eskutik. Gurekin izan dugu Joseba, herri kirolak hobeto ezagutu eta eskola kirolean hauetan lehiatzeko dagoen aukeraren berri emateko.
Elur malutak bailiran… Papera erabili dugu.
Hotzari aurre egiteko korralitora irten eta kirola egiten dugu.
Bolei Eskubaloia Futbola Saskibaloia
Elkar Fundazioak HH4tik hasi eta DBH4 bitarteko ikasleentzako ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du bost mailatan banatuta. Maila batzuetan ipuinaren gaineko ilustrazioa egin behar da eta bestezutan alderantzizkoa, ilustraziotik hasi eta ipuina idatzi (oinarriak hemen). Zuen etxean idaztea edo marraztea gustuko baduzue, probestu aukera!
0 eta urte 1eko geletarako matrikula (2018 eta 2019 urtean jaiotako umeak) Urte osoan zehar dago izena emateko aukera. Horretarako, deitu 94 620 08 22 telefono zenbakira edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera. 2 urtetik DBH 4. mailara bitarteko matrikula (2017 urtean edo arinago jaiotako umeak) Matrikula epea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Ekarri beharreko dokumentuak: • Read more about Matrikulazioa zabalik[…]
Happy New Year! Oporretatik bueltan bagara ere, hona hemen Gabon aurretik LH3. mailakoek antzeztu zuten The Wolf And The Eight Little Kids antzezlaneko argazki batzuk. Laiene eta Ainhoa