Albisteak
HH5: altxorraren bila Argitxorekin
Gaur goizean Ikastolara heldu eta, zelako ezustekoa! Argitxoren kutxa euskararen eta Argitxoren aldeko mezu guztiekin desagertuta! Argitxok jolasteko gogoa izan du eta altxorraren bila izan gaitu. Ze ondo pasatu dugun denok elkarrekin. Gora Argitxo eta gora euskara!!
LH: Talde Ezkutua eta Lagun Ezkutua
TALDE EZKUTUA Azken bi asteetan LH-ko ikasleak musika talde ezkutua zein zen eta ikastolako pertsonaia ezkutua asmatzen aritu dira. Pistak lortzeko euskara ezpainetan erabiltzen aritu dira. Pasa den astean, talde ezkutua Berri Txarrak zela asmatu zuten, eta horrekin lotuta “Katedral bat” abestia ikasi zuten. Ikasteaz gain, bideoklip polit bat ere grabatu genuen. LAGUN EZKUTUA Azkeneko Read more about LH: Talde Ezkutua eta Lagun Ezkutua[…]
DBH: Euskara Taldea Euskararen Eguneko udal ekitaldian
Gaur, Euskaraen Eguna dela eta, Udalak antolatu duen ekitaldian parte hartu dugu DBHko Euskara Taldekook Durangoko gainerako ikatetxe, euskaltegi eta udaleko ordezkariekin batera.
Gabonetako Zozketa Dendak Bai elkartearekin: zelan, zergatik eta noiz
Aurreratu genizuen bezala, aurten Kurutziaga Ikastolan ohiko Gabonetako loteriaren ordez, Durangoko Dendak Bai merkatarien elkartearekin batera Gabonetako Zozketa egitea erabaki dugu. Zergatik? Herria da gure sarea Covid-19aren pandemiak hainbat gauza utzi ditu agerian. Hezkuntza bera birpentsatu behar izan da garaiotara egokitzeko. Baina ez dira hezkuntza alorreko eragileak bakarrik izan pandemiak kaltetutakoak. Konfinamenduak gure jarduera asko, Read more about Gabonetako Zozketa Dendak Bai elkartearekin: zelan, zergatik eta noiz[…]
Jantokia: ogi integrala
Iaztik gehiago jantokian ogi integrala hartzeko aukera dago. Aurten, gainera, aurrerantzean, ostegunak ogi integralaren egunak izango dira. Ekin diezaiegun elikadura ohitura osasungarriei!
DBHko ikasleak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko ekitaldian
Atzo, azaroak 25, udaletxeko plazan Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko ekitaldia burutu zen. Udaleko ordezkariak eta Durangoko ikastetxeetako ikasleak batu ziren bertan. Kurutziagako hiru ikaslek ere parte hartu zuten egunari zegokion testuaren irakurketan.
Hezkidetza: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Atzo ospatu zen azaroaren 25a eta ikastolan ere izan zuen bere islada: arropa moreak, puntu lila, horma-irudiak… Jarraian aurkituko dituzue LHko ikasleek geletan egindako lanen argazkiak, jakin dezazuen GURE GUSTUKO PERTSONAK nolakoak diren:
LH1: Kaixo lagun , ongi etorria
LH 1. mailakook iraila eta urrian zehar gure taldekide eta irakasle berriak ezagutu ditugu, euren izenak idazten ikasi dugu eta elkarrekin jolastu eta gozatu dugu!. Elkarrekin aritzeko eta denbora konpartitzeko, elkarbizitza mugak eta arauak adostu ditugu. Gure gelak eta bertako txoko eta tailerrak proposatu, adostu eta diseñatu ditugu: txoko zuria, liburutegia, emozioen txokoa, masaje tailerra Read more about LH1: Kaixo lagun , ongi etorria[…]
HH5: Argitxoren sorpresa!
Hareatza berrian jolasten, eta erreka inguruan lamien bila genbiltzala, trenean agertu ez zaigu, bada Argitxo! Euskaraldiarekin batera, gurekin dabil egunotan.