Aurreko barikuan LH 6.mailako EKI ENGLISH proiektuari lotuta eta Durango-Palestina elkarteari esker Nathi Ngubane ilustratzaile hegoafrikarra izan genuen Kurutziaga Ikastolako 6.mailetako geletan. ELKAR argitaletxearekin (Maitane Uriartek eta Nerea Galarzak euskarara itzulita) aurkeztu berri duen Ibaitik Itsasora umeentzako koloreztatzeko liburuaren lanketa egiteko aukera izan zuten ikasleek, Palestinako herrialdera bidaiatuaz eta bertako errealitatean murgilduz. Nathiren bizipoz eta betetasunez kutsatuta bukatu zuten goiza gure ikasleek. Eskerrik asko Nathi horrelako goiz pasa zoragarri bat eman izanagatik.
Nathi Ngubane Euskal Herrian:















