Aurten ere, LH2. mailan dauden ikasleentzako jantokiko aho osasun programa martxan jarri dugu. Joan zen astean, 2. mailakoek aho osasunari buruzko saio teorikoa izan zuten. Hortzak zaintzearen garrantzia, hortzen atalak eta aho osasunerako ohitura egokiak ikasi zituzten.
Aste honetan, astelehenean, irailak 28an, ikasitakoa praktikan jartzen hasi gara.























