“Umeen ahotsak” Durango Irratiaren magazine berria

Hona hemen Durangoko Irratitik helerazi diguten mezua: Konfinamendu egoera honetan magazine berri bat sortu zen Durango Irratian Umeen Eguna dela eta. “Umeen Ahotsak” atal berriaren interesa ikusita, erabaki da ostiralero mantentzea 11:45etik 12:00etara.  

Honen bitartez seme-alabak ikasleen ordezkaritzan edo bakarka parte hartzera animatzen zaituztegu. Agur bero bat,    

MSPEren (Madres Solteras por Elección) proposamena Familiaren Egunaren inguruan

Hauxe duzue MSPE elkartetik helarazi diguten proposamena: Kaixo familia: Maiatzaren 15ean Familiaren Eguna da eta familia aniztasuna ospatzeko proposamen bat luzatzen dizuegu MSPE (Madres Solteras por Elección) elkartearen eskutik. Gonbidapen honen helburua ez da soilik familia eguna ospatzearena edota familia aniztasuna ikustaraztea, baizik eta, egoera honek erakutsi digun moduan, familia eta hauek osatzen duten kideen Read more about MSPEren (Madres Solteras por Elección) proposamena Familiaren Egunaren inguruan[…]

Euskal Herriko Ikastolen mezua ikasturte amaieraz

Duela astebete, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-planaren balorazioa egiten hasi ginenean, adierazi genuen egokia iruditzen zitzaigula gure hezkuntza-sistemari buruzko erabakiak Madrilen eta Parisen ez hartzea. Orain, konfinamendutik ateratzeko Espainiako gobernuburuak aurkeztutako planaren hezkuntza eremuari dagokion zatia aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzari eskatu behar diogu hezkuntza plana idazterakoan gauzatu zuen burujabetasun ariketarekin bat etorriz, gure hezkuntza-sistemari buruzko erabakiak (kasu Read more about Euskal Herriko Ikastolen mezua ikasturte amaieraz[…]

“Behia ez dago bakarrik”: hasi gara argazkiak jasotzen.

Joan den astean egindako elkarrizketan Ikastolako Behiak zuen argazkiak eskatu zituen hain bakarrik ez sentitzeko. Lotura honetan dauzkazue jasotako argazkiak ikusgai, baina Behiak oraindik gehiagi gura ditu. Egin zuen argazki muuuuuuntaia eta bidali, mesedez!   Behiaren argazkia gure argazkian txertatzeko jarraibideak. 1. Deskargatu behiaren argazkia. Klikatu irudiaren gainean eta sakatu eskumako botoiari. “Gorde irudia honela” Read more about “Behia ez dago bakarrik”: hasi gara argazkiak jasotzen.[…]

2020 Udako aisialdi eskaintza

Kaixo, familia hori: Ikastolaren helburua 2020 Udako aisialdi eskaintza mantentzea izango da. Deskonfinamenduko faseak aztertu ahala, Ikastola familiekin jarriko da kontaktuan egoeraren eta zerbitzuaren zehaztepenen berri emateko. Momentuz eta daukagun informazioaren arabera, udako eskaintza mantendu egingo da.

Apirileko fakturari buruz

Kaixo, familia: Dakizuen bezala, apirileko faktura Alexian daukazue ikusgai. Bihar, apirilaren 24an igorriko da bankura. GOGORATU: Artezkaritzak hartutako erabakien arabera kuotak honela geldituko dira: 0, 1 eta 2 urte (apirila-ekaina): 40€ 3 urte – DBH4 (apirila-uztaila): 61,92€ Materaialaren kuotarik ez da kobratuko. Chromebooken kobraketa berdin egiten jarraituko dugu LH6 eta DBH4 bitartean. Jantokiko konpentsazioa (martxoan Read more about Apirileko fakturari buruz[…]

Ikastolako behia: “Bidali zuen argazkiak, mesedez. Muuuuxu handi bana!”

Ikastolako behiak urtebete daroa gurekin, “bizitza oso bat” beretzako. Martxoaren 13tik oso bakarrik sentitzen dela-eta, eskari bat dauka ikastolako ume eta gurasoei egiteko. Lehenengo eta behin, zelan daroazu konfinamendua? Hasieran poztu ere egin nintzen lasaitasunagatik. Umeak ez zitzaizkidan bizkarrera igotzen eta belar freskoa hasi zen lehen zapal-zapal zegoen eremuuuuetan. Baina gero damuuutu egin nintzen, eta Read more about Ikastolako behia: “Bidali zuen argazkiak, mesedez. Muuuuxu handi bana!”[…]