Errigoraren kanpaina martxan da: Egin eskaera!

Errigora kanpaina berriarekin dator, urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean: Auzolanean euskara. Sustraitik espaziora. 

Euskarari Puzka kanpainaren lehen edizioa 2013an ospatu zen. Nafarroan “zona no vascofona” deitzen zitzaion lurreko hainbat eragilek bizi zuten egoera larriari Euskal Herri mailako erantzuna eman nahian, han eta hemengo hainbat eskaltzale elkartu eta Lekeitioko arrantzaleen kutxak Erriberako produktuz bete zituzten, euskal lurraldeen arteko loturak biderkatu eta elkartasuna ehuntzeko. Ordutik, Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil.

Kanpainaren edizio berri honetan Sustraitik Espaziora dokumentala ikusteko aukera izanen da Euskal Herriko hamarnaka herri eta auzotan. Ez galdu kanpaina bat barrutik ezagutzeko aukera! Emanaldiei buruzko informazio xehetua Errigoraren sare sozialetan eskuragai.

Hementxe duzue Errigoraren webgunearen lotura, urriaren 22tik aurrera eskaerak egiteko, baita ikus-entzunezkoa eta katalogoa ere.