BIDAI BIZITZEN, txotxongilo, antzerki eta zirku ikuskizuna Plateruenean, azaroaren 21ean

Familia agurgarriok:
Kurutziaga Ikastolako Euskara Taldetik euskaraz gozatzeko aukera berri bat antolatu dugu! Oraingo honetan, Bidai Bizitzen ikuskizunarekin irudimenaren eta ametsen mundura bidaiatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Izaskun Ruedaren eskutik, txotxongiloak, antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizun magiko eta dibertigarri batez gozatzeko aukera izango dugu. Txikiek zein nagusiek elkarrekin gozatzeko eta euskaraz bizipen polit bat partekatzeko aukera paregabea izango da.

Ikuskizunaren informazioa
• Eguna: Azaroak 21, larunbata
• Ordua: 17:30
• Lekua: Plateruena Kultur Aterpea, Durango
• Iraupena: 50 minutu
• Sarrera: 6 € pertsonako
• Izen-emateko azken eguna: Azaroak 19, osteguna

Izen-ematea eta ordainketa
Kurutziaga Ikastolako familiak
Izen-ematea galdetegi bidez egingo da, eta sarreren ordainketa ikastolako ohiko erreziboaren bidez kobratuko da.
Garrantzitsua: galdetegian familiaren izen-abizenak zuzen eta osorik idaztea eskatzen dizuegu, kobrantza behar bezala kudeatu ahal izateko.
Ikastolatik kanpoko parte-hartzaileak
Ikuskizuna ikastolatik kanpoko lagunentzat ere zabalik egongo da. Horiek ere izena eman beharko dute, parte-hartzaileen zerrendan jasotzeko, eta sarrerak ikuskizunaren egunean bertan, Plateruenako takilan, ordainduko dituzte.

Izen-ematea: Bete galdetegia
Animatu zaitezte! Euskaraz gozatzeko, irudimena askatzeko eta elkarrekin arratsalde eder bat bizitzeko aukera izango dugu!

Kurutziaga Ikastolako Euskara Taldea
Bizitzeko hezi