Claudia Aperribai: “Jantokia ere bada hezkuntza gunea”

Claudia Aperribai Etxebarria (Durango 1989). Jantokiko koordinatzailea. Nutrizioa eta dietetikan diplomatua, Kurutziaga Ikastolako ikasle ohia da jantokiko kordinatzaile berria. Berea da, Mikel Atutxa sukaldariarekin batera, hileroko menuak diseinatzeko ardura. Joan den ikasturteko martxoan hasi zen ikastolan lanean eta koordinatzaile lanaz gainera, jantokiko begirale lanak ere egiten ditu bazkalorduan. “Argi ikusi dugu arauak eta funtzionamendua ikasgelan Read more about Claudia Aperribai: “Jantokia ere bada hezkuntza gunea”[…]

Durangoko Udalaren Haurtzaindegiko gastuetarako diru laguntza deialdia (2018-2019 ikasturtea)

Durangoko Udalaren Haurtzaindegiko gastuetarako diru laguntza deialdia (2018-2019 ikasturtea)   Durangoko Udalak Haurtzaindegiko gastuetarako diru laguntza deialdia (2018-2019 ikasturtea) argitaratu du. Deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskaera orriak udaleko web orrian eta Herritarren Arreta Zerbitzuan (Barrenkalea, 17) dituzue eskuragarri.   Eskaerak aurkezteko azken eguna: URRIAREN 5a

Lan eskaintza: mantenuko langilea

Lan eskaintza: mantenuko langilea Kaixo, familia: Honako honen bidez jakinarazten dizugu Mantenuko langile baten lanpostua premia duela ikastolak lanaldi partzialean, aldi baterako. Bete beharreko baldintzak: • Mantenuko laneko ezagutza ezberdinak edota FP1, FP2 titulazioa arlo ezberdinetan. • Euskara • Baloratuko da: ezagutzak elektrizitate, iturgintzan edota igeltserotzan. Lanpostu hau interesatzen bazaizue edo/eta hautagairen bat ezagutzen baduzue, Read more about Lan eskaintza: mantenuko langilea[…]

Pilota: HH 4tik LH2ra

Pilota: HH 4tik LH2ra   Pilota (HH 4- LH 2) Norentzat: HH4tik LH2ra Noiz: astearteetan 16:45-17:45 Non: Ikastolako frontoian Prezioa: 5€ hilean Arduraduna: Txaber Zabala Hasiera eguna: urriak 1 Izena emateko idatzi mezu bat kirol aurduradunari: uzamalloa@kurutziagaikastola.eus (Unai)

Hileko kuoten kobrantza

Hileko kuoten kobrantza Kaixo, familia: Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu iraileko faktura hilaren 20an izango duzuela ikusgai Alexia plataforman. Gainontzeko hilabeteetan hileko 10 eta 15a bitartean sortuko da faktura eta Alexian ikusgai dagoela jakinaraziko dizuegu. Jakinarazpena jaso eta bi egunetara bankuan kargua jasoko duzue.

2019-2020 ikasturte hasiera

Kaixo, familia: Honekin batera 2019-2020 ikasturte hasierarako kontutan hartu beharreko oharrak bidaltzen ditugu. Hasiera eguna: HH 0, 1 eta 2 urte: irailaren 5a. HH 3, 4 eta 5 urte: irailaren 6a. HH 3 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna, jakinarazitako txandetan. HH 4 eta 5 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna: 9:00-9:30/12:00 (jantoki zerbitzua irailaren 6tik aurrera Read more about 2019-2020 ikasturte hasiera[…]

Jantokiko dieta bereziak

Gurasoak agur, Gure jantokiko zerbitzua hobetu nahian , urtero bezala dieta berezien dokumentuak eguneratzen ari gara. Zuen seme-alabek alergia edo intolerantziaren bat  jasanez gero medikuaren informe ofiziala eta bazkaltiar fitxa eguneratua helaraztea eskertuko genizueke. Honez gain, shock anafilaktikoaren aurrekariak izanez gero, iraungitze data  barruan dagoen adrenalina eta hau emateko baimena beharko genituzke. Txerriki/haragikirik gabeko, edota Read more about Jantokiko dieta bereziak[…]

Olatz Lizundia Gerrikabeitia irakaslea joan zaigu

Atzo (uztailak 22), gaixotasunaren kontra luzaro borrokatu ostean, gure lankide eta komunitateko kide Olatz Lizundia Gerrikabeitia joan zaigu. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaslea eta lehenengo zikloko tutore eta arduraduna izan da Kurutziagan hainbat urtez. Bere aldeko hileta elizkizunak bihar, uztailak 24, Abadiño Zelaietako elizan izango dira  arratsaldeko 18:00etan. Une latz hauetan, gure berotasuna adierazi gura Read more about Olatz Lizundia Gerrikabeitia irakaslea joan zaigu[…]