Euskal Herriko Ikastolen balorazioa EAEko hezkuntza sailaren planaz

Edozein balorazio egin aurretik, adierazi nahi dugu egokia iruditzen zaigula gure hezkuntza-sistemari buruzko erabakiak Madrilen eta Parisen ez hartzea, hau da Espainiak planteatutako markotik kanpoko egotea EAEko Hezkuntza sailburuaren plana… gure hezkuntza-sistemari buruzko erabakiak hemen hartu behar direlako, gure ustez Askotan aldarrikatu dugu ebaluazio sistema propio bat behar dugula, izan dadila hau lehenengo entsegua… garai Read more about Euskal Herriko Ikastolen balorazioa EAEko hezkuntza sailaren planaz[…]

Etxealditik Euskaraldira

Webgunea hemen. Ohitura aldaketa etxean hasten da Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, Read more about Etxealditik Euskaraldira[…]

Durangoko udala: umeen eguna bihar (apirilak 24, ostirala)

Durangoko Udalak ‘Haurren Eguna’ antolatu du ostiral honetarako Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots kamioneta baten ‘barruan’ joango dira ‘ezkutaturik’, herriko umeak alaitu asmoz. Bizi dugun amaigabeko konfinamenduan, umeak dira egoera honetan kaltetuenetarikoak. Hilabete baino gehiago daramate etxetik irten gabe, hori dela eta, Durangoko Udalak sorpresatxo bat eskainiko die eginiko esfortsua eskertzeko. Horregatik, ostiral honetan, Read more about Durangoko udala: umeen eguna bihar (apirilak 24, ostirala)[…]

Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordearen eskertza ikastolakide guztiei

  Kaixo, ikastolakideok. Euskal Herriko ikastolen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu guzti guztioi: ikasle, irakasle, guraso, langile eta zuzendaritzetako kide guztioi. Ikasleoi, ikasgai itzela eman diguzuelako, eta konfinamendu egun hauek zuen ikasketa prozesuan aurrera egiteko baliatzen ari zaretelako, indar handiagoz gainera. Irakasleoi, lehendik erakutsitako prestutasuna biderkatu egin duzuelako, ikasle guzti guztiengana iristeko esfortzu handia egin Read more about Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordearen eskertza ikastolakide guztiei[…]

Artezkaritza Kontseilua: “Ikastolak galerak izango ditu baina gure erantzukizunari eutsiko diogu”

Aurrez-aurreko eskolen etetea ezarri zenetik egun eta aste mugituak izan dira ikastolan. Artezkaritza kontseiluak aste santuan bilera telematikoak egin ditu ikastolaren egoera orokorrari eta ekonomikoari jarraipena egin eta neurri berriak hartzeko, kuotei dagozkienak tarteko. Zein da ikastolaren egungo egoeraz egin duzuen hausnarketa? Daukagun erantzukizunetik eta kooperatiba garen heinean, gure familien egoera kontutan hartuz, langileak babestuz Read more about Artezkaritza Kontseilua: “Ikastolak galerak izango ditu baina gure erantzukizunari eutsiko diogu”[…]

Urko Rodriguez ikasturte amaierara begirako helburuei buruz

Beste ezer baino lehen atzo (apirilak 15) Espainako hezkuntza ministroak aipatutako “aprobatu orokorraz” argibide batzuk eskatuko genizkizuke. Zuetako askok bezala neuk ere komunikabiden bitartez jaso dut berria. Guri dagokigunez halako erabaki eta aginduak EAEko Hezkuntza Sailetik iristen zaizkigu. Momentuz ez daukagu ezelako jakinarazpen ofizialik. Berririk daukagunean jakinaraziko diegu familiei. Bien bitartean guk gure hezkuntza proiektuarekin Read more about Urko Rodriguez ikasturte amaierara begirako helburuei buruz[…]

Durangoko udala: galdetegiak

Kaixo, familia hori: Durangoko Udalak , COVID-19ak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren beharrak ezagutu nahi ditu. Horretarako galdetgi hau bidali digute. Informazio hau zuzenean Durangoko Udalak berak jasoko du. Hauek dira galdetegiak:   IKASLEEN BEHARRAK:<https://forms.gle/eLj9VmBE8MSKDx186> https://forms.gle/eLj9VmBE8MSKDx186 FAMILIEN BEHARRAK<https://forms.gle/zCrkrtaHgbW9Utty7> https://forms.gle/zCrkrtaHgbW9Utty7 IRAKASLEEN BEHARRAK:<https://forms.gle/6VwkfbvDFcYkGLMV8> https://forms.gle/6VwkfbvDFcYkGLMV8  

Gotzone Duñabeitia: “Krisi hau instrukzio libururik barik etorri da eta egunero ari gara ikasten”

Gotzone Duñabeitia Kurutziaga Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa da. Aste bi dira Kurutziagan aurrez-aurreko eskolak betan behera geratu zirela. Aste bi Zuzendaritza osatzen duten kide guztientzat irakasleen lana goitik behera berrantolatu eta ikastolaren eskaintza baldintza berriotara egokitzeko. Eman diezaiegun begiratu bat joandako aste bi hauei. Zeintzuk izan dira ikastolaren lehentasunak denbora tarte honetan? Lehenengoa eta printzipala, ikasleen Read more about Gotzone Duñabeitia: “Krisi hau instrukzio libururik barik etorri da eta egunero ari gara ikasten”[…]

Galtzagorri elkartearen proposamenak Juul Kanpainarako

Gatzagorri Elkarteak, koronabirusak sortu duen egoera berezi honi aurre egiteko laguntza emateko asmoarekin, egunero liburu bat gomendatzen du. Martxoaren 16an hasi zen egitasmo honekin. Eskerrik asko Galtzagorri Elkarteari! Ikus gaurko gomendioa: https://cutt.ly/ytTJ2qY Aurrekoak ere ikusteko, JUUL Facebookean kontsulta ditzakezue. #NiEtxeanGeratukoNaiz