Martitzenean ospatu genituen Durangoko jaiak ikastolan herriko jaiek izan behar dituzten osagai guztiekin. LH4ko ikasleak arduratu ziren Donien Atxa altxatzeaz eta kalejiran Patxikotxu eta Pantxike plaza erdira ekartzeaz. LH2koek pregoia eta txupina bota ostean, laugarren mailako dantzari trebeek banangoa dantzatu zieten gure pertsonaia biei.
HH5eko ikasleek txulalairen doinuagaz alaitu zuten giroa, eta jarraian, LH1ekoek Txapeloaz polkagaz jaialdiaren erritmoa bizitu zuten. Txaranga doinuagaz plazaratu ziren LH3ko perkutsiolari eta tronpetistak, LH5eko esku-dantzagaz jarraitu genuen eskuak berotzen txalo eta txaloen artean… Jaialdi honetako ikasle nagusienek Bolant dantzagaz eman zioten amaiera dantza ikuskizunari.
Ondoren etorri ziren buruhandiak, erraldoiak, zezenak eta dantzaldia. Tartean, atsedenalditxoa hartu genuen artopilak jan eta indarrak berreskuratzeko, jaiak eta parrandak 12:00ak arte iraun baitzuen!
Giro paregabean pasatu genuen eguna ikasle eta irakasleok. Eta onena da oraindino gure herriko jaiak ez direla amaitu eta jai-giroaz gozatzen jarraitzeko aukera badugula asteburu honetan. Ondo pasa eta topera goza!