LH4koak Urkiolan

Joan den astelehenean, urriaren 2an, LH4ko ikasle eta irakasleak Urkiolan izan ziren. Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina gustoko lekuan aldatzik ez, eta ederto batean pasa zuten eguna.

LH 4: Durangaldera irteera

Durangaldera irteera Familia hori: Txanela proiektuko lehenengo gaian gure eskualdea lantzen ari gara; horren harira, Durangaldea hobeto ezagutzeko irteera bat egingo dugu. EGUNA: urriaren 11a IRTEERA ORDUA: goizeko 09:00etan BUELTA: 16:30 ERAMAN BEHARREKOA: Ibiltzeko arropa eta oinetako erosoak Hamarretakoa eta bazkaria egiteko janaria eta edaria Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten Read more about LH 4: Durangaldera irteera[…]

Batzar pedagogikoak

EGUNA ORDUA LEKUA LH 2 URRIAK 9 18:00-19:00 euskaraz Mailako geletako baten 19:15-20:00 gazteleraz LH 3 URRIAK 10 18:00-19:00 euskaraz Mailako geletako baten 19:15-20:00 gazteleraz  

LH 5: Eureka! Zientzia museora irteera

Eureka! Zientzia Museora irteera Kaixo, familia: Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu Donostiako Eureka! Zientzia museora irteera egingo dugula. Eguna: Urriak 11, asteazkena Itzultzeko ordua: 16:30 Ikasleek bazkaria eraman beharko dute. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni Read more about LH 5: Eureka! Zientzia museora irteera[…]

Ikastolen Elkartea: 2017-2018 ikasturtearen hasierako ekitaldia

Larunbat honetan, irailaren 30ean, Elorrioko Arriola Antzokian Ikastolen Elkarteak antolatutako 2017-2018 ikasturteko hasierako ekitaldia izango da. Kurutziaga Ikastolak 50. urteurreneko oroigarria jasoko du beste hainbat ikastolekin batera eta bertan izango dira Urko Rodriguez, ikastolako zuzendaria eta Jon Elorrieta lehendakaria.

3-8 urte: Familian euskaraz jolasean

“FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN” Azken urteotako programa honi jarraipena emateko asmoarekin, Durangoko Amankomunazgoko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Helburua umeek euren guraso edo familiakoekin batera euskaraz jolastea da. Hartara, dinamizatzaileen laguntzaz saioak egingo ditugu 3-8 urte bitarteko umeek euren guraso edo familiakoekin batera jolasteko: URRIAK 2, astelehena  Ikastolako patioan Read more about 3-8 urte: Familian euskaraz jolasean[…]

LH 3: Zinera irteera

ZINEA Datorren ostegunean, urriaren 5ean, Durangoko zinera joango gara. Bertan Tinko euskara elkarteak antolaturiko euskarazko “Ballerina” pelikula ikusiko dugu. Pelikularen prezioa 2€-koa da. Datorren hilabetean bankutik kobratuko dizuete.    

LH 4: Urkiolara irteera

URKIOLARA IRTEERA Datorren  astelehenean, urriaren 2an, ikasturte hasierako irteera egingo dugu Urkiolara. Interpretazio-zentroko erakusketa ikusi eta ibilbide bat egingo dugu mendian zehar. Ibilbidearen ostean, Urkiolan bertan bazkalduko dugu. EGUNA: Urriak 2 IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:00etan BUELTA: 16:30ean ERAMAN BEHARREKOA: Mendian eroso ibiltzeko arropa Ura Hamaiketakoa eta bazkaria. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Read more about LH 4: Urkiolara irteera[…]