GUK16: 2013ko familien taldea sortu da

Kurtso amaieran Guk16 talde berri bat sortu da 2013an jaiotako umeen familien artean. Talde honetan 40 familia daude. Orotara ikastolan 4 talde daude martxan dagoeneko:

  • 2011 ko taldean – 22 familia
  • 2012ko taldean – 42 familia
  • 2013ko taldean – 40 familia
  • 2014ko taldean – 33 familia

Guraso talde hauen helburuen artean seme-alabei mugikorra ahalik eta beranduen emateko saiakera egingo da. Horrez gain, gailu digitalak suposatzen duten erronka eta arrisku berriei erantzuteko eta ikasteko sortu dira taldeak.

Ideiak, kezkak, informazioa, ezagutza eta esperientziak partekatuko ditugu.

Parte hartu nahi duen edonori zabalik daude talde guztiak. Animatu!