2022-23ko ikasturtearen amaierako jaialdia

Ikasturteari teloia jaitsi diogu aste honetan, baina ikasturteko jai handia joan zen barikuan egin genuen. Ez zuen, zorionez, duela urtebeteko beroa egin, eta jaiaz gozatzean igarri genuen. Txikienetatik nagusietara, etapa batzuen amaiera eta beste batzuen hasiera izan zen barikukoa.

Datorren urtean egongo ez zaretenoi, bide oparoa izan dezazuela; datozenei, ongi etorririk beroena. Har dezagun atseden, goza dezagun udaz, eta pilak kargatuta ekarri!