HH3: Denok oporretara!

Ikasturte polita pasatu dugu elkarregaz, oso pozik egon gara guztiok. Orain bagoaz oporretara! Baita gure maskotak ere. Badakizue zer? Guk hain ondo zaindu genuen txoritxoa, hegoak osatu zitzaikion, eta bisitatxo bat egitera agertu zaigu gelara, gure pastel papurrak jatera. Datorren ikasturtean kukutxo bat egingo digulakoan, itxarongo dugu. Bidaia on!

Eta Mendi gure txakurtxoa? Mendi guk zainduko dugu oporretan eta bueltan elkartuko gara berriro ere, ziur aski denok pixka bat hazita egongo garelarik.

Musu handi bana, maite zaituztegu.