DBHko ikasle eta irakasleek txangoa egin dute

Ikasturteari hasiera emateko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko, txangoa egin dute DBHko ikasle eta irakasleek. DBH1. Eta 2.mailakoak Neberondora joan dira, DBH3. eta DBH4. mailakoak aldiz, Landederrera.

Ekin diogu 2017-18 ikasturteari

Ekin diogu 2017-18 ikasturteari. Udan bildutako indarrarekin eta ilusioarekin gatoz eta, ezin ukatu, baita deserosotasun batzuekin ere. Gure ikastola erabat eraldatuko duten lanak amaitzeko daude oraindik eta horrek hainbat gela behin-behineko egoeran mantentzera behartzen gaitu. Edozelan ere, lanek aurrera egin ahala egoera normaltasunera itzultzen joango da eta urria amaitu orduko gure begietako bi proiektu, Haur Read more about Ekin diogu 2017-18 ikasturteari[…]

AGUR KARRAJUE, AGUR

2017ko ekainaren 16an, Kurutziaga Ikastolako jaialdiaren aitzakiarekin, ikasleak, ikasle ohiak, gurasoak… Kurutziagako komunitateko kide guztiak gonbidatu genituen berrogei urtetik gora Haur Hezkuntzako eraikina izandakoa agurtzera. 2017/18 ikasturterako erabat eraberrituko zela jakinik, bertako hormetan nork bere arrastoa uzteko gonbidapena egin genuen. Hona hemen ordu eta erdian jasotakoak minutu eta erdian

DBH 2. mailakoak Usurbil eta Zumaian

Ekainaren 12an, DBH2ko ikasleak Zumaiako flyscha bisitatu zuten eta Usurbilgo Lanbide Eskolan, hainbat energia berriztagarri bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten.  

Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea eta lekualdatze lanetan laguntzeko deia

Kaixo familia, Honezkero jakitun izango zaretenez, uda honetan Haur Hezkuntzako eraikinaren eta kanpo espazioaren eraberritze lanak egingo ditugu. Hasierako asmoa lan hauek ekainaren 19an hastea bazen ere, aste bete atzeratu eta ekainaren 26an hasiko ditugu. Beraz, aurtengo ikasturtean Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak bakarrik aldatu beharko dute lekuz oporrak hartu aurretik. Haur Hezkuntzako eraikinaren obrak aurrera Read more about Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea eta lekualdatze lanetan laguntzeko deia[…]