Eskolaz kanpoko ekintzak, gure balioen oinarri: izena eman!

2022/2023 ikasturteko ikastolako eskaintza zabaldu eta aberastu dugu, balioetan hezteko eta euskararen ezagutza eta erabileran eragiteko (eskaintza beherago).

Ekainean zuengana zuzendu ginen ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aberasteko gure asmoa azalduz eta laguntza eskatuz.

Gure ikasleek izan nahiko lituzketen eskolaz kanpoko ekintzak zein diren jakin nahi genuen. Hainbat familiek erantzun zenioten gure laguntza eskariari, gure eskerrik beroenak zuentzako. Baina erantzun kopurua ez zenez oso esanguratsua izan, berriro ere gatoz laguntza eske.

Gaur zuekin partekatzen dugun galdetegia betetzea eskatzen dizuegu berriz ere, irailaren 19ra arte jasotzen ditugun erantzunekin erabakiko dugu zein edo zeintzuk ekintzarekin hasi gaitezkeen Kurutziaga ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aberasten.

Galdetegia

Informazio gehiago guraz gero, egin klik HEMEN.