Eskolaz kanpoko ekintzak, gure balioen oinarri: euskara eta aisialdia

2022/2023 ikasturteko ikastolako eskaintza zabaldu eta aberastu,

balioetan hezteko eta euskararen ezagutza eta erabileran eragiteko

(eskaintza beherago)

 

Ikastolaren esparruan aisialdiari lotzen zaion une zein gune orok haurren heziketan garrantzi handia du. Horregatik, berebiziko garrantzia hartzen du esparru horietan gauzatzen den elkarreragina zein hizkuntzatan ardazten den, horrek baldintzatuko baititu gerora hedatuko diren komunikazio-ohiturak. 

 

Kurutziaga ikastolan, gela barruko jardunak hizkuntzari egiten dion ekarpenak gelaz kanpoko espazioan segida aurkitzea nahi dugu. Gure ikasleek espazioz aldatzean hizkuntzan erdararen aldeko mudarik egin ez dezaten bideak eskaini nahi ditugu zeintzuetan haurrek gela barrutik daramaten euskarazko elkarreragina ez den etengo.

 

Bide horretan, argi ikusten dugu gure ikasleek euskara gozamenarekin lotuz gero, hizkuntzaren erabilera sustatuko dugula. Horregatik, Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza aberasteko asmoz, familien eta ikasleen laguntza eske gatoz. Behean daukazuen galdetegia betetzeko tartetxoa hartzeko eskaria egin nahi dizuegu, galdetegi honen bitartez, gure ikasleen gustukoak izan daitezkeen ekintzen berri izango dugu.

 

Galdetegia

 

Horrez gain, 2022/2023 ikasturterako dagoeneko zehaztuta ditugun ekintzak hauetxek dira:

Ekintzaren izenean klik eginez gero, ekintzari buruzko informazio gehiago lortuko duzu.

EKINTZA KURTSOA EGUNAK ORDUTEGIA PREZIOA
PSIKOMOTRIZITATEA HH3-LH1 Zehazteke 17:00-18:15 40€
PILOTA HH 4-HH5 Astearteetan 17:00-18:00 10€
MULTIKIROLA LH 1-LH3 LH1: Ostegunetan

LH2 eta 3: Astearte eta ostegunetan

17:00-18:00 LH1: 10€

LH2 eta 3: 18,38€

XAKEA LH 1-5 LH1 eta 2: Ostiraletan

LH3-5: Ostiraletan

LH4-5: Astelehenetan

LH1 eta 2: 17:00-18:00

LH3-5: 18:00-19:00

LH4-5: 17:00-18:00

15€
ESKUBALOIA LH 4 Astearte eta ostegunetan 18,38€
FUTBOLA LH 4-6 Asteazken eta ostiraletan 18,38€
SASKIBALOIA LH 4-6 Astelehen, asteazken eta ostiraletan 18,38€