Eskola kirola irailaren 19an hasiko da

Kaixo familia,

Ikasturtea hasi dugun heinean, eskolaz kanpoko orduetako eskaintza ere zabaldu dugu. Zuen seme-alabak interesaturik baleude, egin klik hemen GALDETEGIA betetzeko.

Besteak beste, kirola ere itzuliko da, behinik-behin osasun izurria hasi aurretik ezagutzen genuen modura. Datorren astean xehetasun gehiago emango dizkizuegu, ordutegiari begira batez ere. Baina gorde datak lehen saioetarako: irailaren 19ko astean ekingo diegu jarduerei!

Gogotsu gaude, zain gazte guztiak taldeetan elkartu eta maite dituzten jarduerak modu osasuntsuan, ustatzen ditugun balioen lerrotik eta euskaratik abiatuta jorratzeko.

Aupa Kuru!