Bidai on amona Braulia: ume, gazte eta familiei zuzendutako antzezlan entretenigarria, San Agustin Kultur Gunean

Domeka honetan, hilak 18, Durangoko San Agustin Kultur Gunean “Bidai on amona Braulia” izeneko ikuskizuna eskainiko dute. Bertan parte hartuko du Irati Bilbaok, DBHko musika irakasle izandakoak; hain zuzen ere, ikuskizunean musika modernoaren eta jazzaren historia azalduko dute zuzeneko musika eta antzerkia batuz. Familia, ume eta gazteei zuzendutako ikuskizuna izango da.

Antzezlana 18:00tan hasiko da. Sarrerak antzokian bertan edo internet bidez eskuratzeko aukera dago, HEMEN klikatuta.

Animatu ikuskizunera!