Durangoko Udalak Europako Mugikortasun Asteagaz bat egingo du irailaren 17an

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Astea ospatuko da eta Durangoko Udaletik hainbat ekintza antolatu dituzte, irailaren 17an bereziki.

Egun horretan, 12:00etatik 15:00etara Jose Miel Barandiaran eta Zumalakarregi kaleetan ibilgailuen trafikoa etengo dute, haurrei bideratutako hainbat tailer eta ekintza burutzeko, mugikortasun segurua sustatzeko helburuagaz.