11 uztaila, 2017

Proiektuak

Eskaintza akademikoa bermatzeko egin beharreko lan zehatzez gain, zeharkako beste hamaika proiektu eta plan ditugu martxan Kurutziaga Ikastolan, hezkidetza, elkarbizitza, hizkuntza trataera, euskara eta euskal izaera eta bestelako puntuak lantzeko eta gure hezkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko.

 

Elkarbizitza proiektuak

Ikastola osotzen dugun kideen arteko harreman arazoak bideratzeko helburuarekin sortu, eta egun indarrean dagoen Elkarbizitza planaren baitan proiektu desberdinak bideratzen ditugu. Pertsona guztiak ondo sentitu eta lan egiteko giro egokia ematen den komunitatea. Bertan kide guztiak errespetuzko harremanak dituzte.

KiVa

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

Hezkidetza

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena

Kanpo espazioaren berregituraketa

Kanpo espazioaren eraldatzea Kurutziaga Ikastolaren komunitatea osatzen dugun kideen artean lau urtez osatu dugun proiektua da. Proiektuaren oinarrian haur eta gaztetxoekin landutako parte-hartze prozesua dago.

Euskara eta euskal kultura

Ikastola gara eta, beraz, euskara eta euskal kultura dira gure ardatza.

Hizkuntza proiektua

Hizkuntza Proiektuaren helburua euskaran eta euskalduntasunean ardazten den eleaniztasuna garatzea da. Hizkuntza Proiektua ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion egitasmoa da.

Euskaraz Bizi

Gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu.

… eta proiektu gehiago

Eta, hauez gain, beste proiektu eta plan hauek ere baditugu martxan.

Jantokia

Jaten duguna garelako, bertokoa, sasoikoa eta ikastolako sukaldean prestatutako elikadura eskaintzen dugu gure jantokian. Profesionalen eta gurasoen arteko lankidetzak aberastu duen proiektu bat da jantokia.

Kirola

Gure hezkuntza proiektuak josotzen duen bezala, Kurutziaga Ikastolako eskola kirolaren eskaintzak, integratzailea izateaz gain, genero berdintasunarekiko begirunea zaintzen du, eta gure ikastola osatzen duten guztien gogobetetzea bilatzen du.

Antzerkigintza

Antzerkia adierazpide artistiko bezala ezagutu eta lantzeaz gainera, edozein proiektu aurrera eramateko orduan talde lanak duen balore eta garrantziaz ohartarazteko bide bat da (1986-87 ikasturtetik lantzen da).

Eleanitz

1990an sortutako Ikastolen proiektua propioa da ELEANITZ. Euskara eta gazteleraz gainera ingelesa (4 urtetik aurrera) eta frantsesa lantzen ditugu material propioarekin.

IKT

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu Kurrikularrean eta kudeaketan integratuta dudenez, helburua da ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatzea eta IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.