5 iraila, 2017

Kirola

Kirol plangintza

Eskola kirola eskola umeek nahitaezko eskola aldian -baina eskola orduetatik kanpo- egiten duten kirol jarduera antolatua da.

Kurutziaga Ikastolan eskola kirolak ondoko xedea du: gure ikasleentzako kirol eskaintza sustatu, erraztu eta antolatu, kirol ohitura sortzeko, ikasleei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.

Kurutziaga Ikastolaren hezkuntza proiektuan aurkituko dugu ikastolan bertan eskainitako eskola kirolaren erreferentzia markoa. Gure hezkuntza proiektuak josotzen duen bezala, Kurutziaga Ikastolako eskola kirolaren eskaintzak, integratzailea izateaz gain, genero berdintasunarekiko begirunea zaintzen du, eta gure ikastola osatzen duten guztien gogobetetzea bilatzen du.

Bestalde, Kurutziaga Ikastolako eskola kirolaren eskaintzak erreferente izan nahi du:
· Kirolaren eskaintzaren kalitatean.
· Eskola kirolean parte hartzen duten ikasle guztiei eskainitako arretan.
· Kirolaren erabileran, hezteko eta balioak helarazteko bitartekoa den aldetik.
· Eskola kirolaren kudeaketan.

Eskola kirolaren helburu orokorrak

· Euskararen erabilera sustatu eta bermatu.
· Kirolaren eta jarduera fisikoaren balioak zabalduko dituen kultura sustatu.
· Elkarbizitza sustatu: gure kirol-taldeek ikastola ordezkatzen duten heinean, txikitatik landuko dira autoestima eta autokonfiantza balioak, eta horrekin batera, egoera desberdinetan agertu behar dituzten jarrerak eta balioak: emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna; tolerantzia; integrazioa; aniztasuna; elkartasuna; kiroltasuna; epaileei zein beste taldeetako jokalariei erakutsi beharreko errespetua; joko garbiaren balioa; norberaren erantzukizuna eta konpromisoa; joko-arauekiko begirunea…

Joko garbiaren dekalogoa:

1. Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezitzen joateko jolasten dute.
2. Txalotu itzazu parte hartzaile guztien ahaleginak. Emaitza ez da garrantzitsuena izan behar.
3. Ez iezaiezu haserre egin hutsegiteengatik, ikasten ari dira eta. Diozun guztia positiboa izan dadila.
4. Azal ezazu jardueran parte hartzen dutenenganako begirunea (ikasleak, entrenatzaileak, arbitroak eta jendea).
5. Eman umeei jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna.
6. Errespeta itzazu epaileen erabakiak eta anima itzazu umeak hori egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera.
7. Baztertu indarkeria eta jarrera desegokiak.
8. Jarduerari amaiera ematerakoan, balora ezazu benetan garrantzia daukana; alegia, bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.
9. Egin itzazu ahaleginak ikusleek arau hauek bete ditzaten, zeren eta modu horretan, jarduera denentzat onuragarriagoa izan dadin lortuko baituzu.
10. Zure portaera zure seme-alabentzako eredua izango da.

 

 

Asegurua:

·  Ikasle guztiek istripu aseguru poliza daukate Ikaseguruak enpresarekin.
· Aseguruak babesten ditu, bai ikastolan, bai etxetik ikastolarako bidean, bai txangoetan , bai ikastolaren jardueretan dauden eskolaz kanpoko ekintzetan gertatutako istripuak.
· Ikastolako ordutegian istripuren bat gertatzen bada, gurasoei jakinaraziko zaie. Haiek ikastolara etorri beharko dira, eta gero, taxiz, Zornotzako Gane osasun zentrora joango dira.
· Ikastolako ordutegitik kanpo ikastolan bertan (edo eskolaz kanpoko ekintzen praktikan) izandako istripuagatik gurasoek medikuarengana joateko premia ikusiko balute, behean zehaztutako itunpeko klinika batera joatea komeni da.
· Edozein zalantzaren aurrean, deitu Ikastolako telefonora: 94 620 08 22.

Itunpeko osasun zentruak:

Gane Osansun Zentroa
Gane, 3
48340 Amorebieta-Etxano
Telf: 94 673 04 04
 Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara
Beste ordutegiren batean edo larria bada:
Quirón Bizkaia
Leioa-Unbe errepidea 33 bis
48950 Erandio
Telef: 902 445 595