80ko hamarkadan Euskara mundutik jasotako proposamenari erantzunez eta espresio munduarekiko ikastola honek betidanik izan duen jarrera baikorra bideratuz, KURUTZIAGA IKASTOLAKO ANTZERKI TALDEA sortu zen.
Helburua hauek ziren: batetik euskal antzerkiak, gazteen alorrean, gidoigintzan zituen hutsuneak betetzea eta bestetik edozein proiektu aurrera eramateko orduan talde lanak duen balore eta garrantziaz ohartaraztea.
Proiektu honek gai curricularretan antzerkia txertatzea ekarri zuen eta DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztien parte hartzea.
- Gidoien sorkuntzan gazteak ondo moldatzen direla beti ere gaia euren inguru hurbilarekin zerikusia duenean.
- Hainbat balore lantzeko oso tresna baliagarria dela: talde lana, “rol” aldaketa, hezkidetza, talde bizipenei aukera ematea, beste komunikazio bide batzurekin esperimentatzea…
- Ahozkotasuna lantzeko tresna aproposa da.
- Euskara hizkuntza eta espresabide bezala indartzen laguntzen du.
Gaur egun Gidoia udan prestatzen dugu, beti gazteen inguru hurbilarekin zerikusia duen gai bat aukeratuz. Eta gero Ikasturte hasieran lana lau arlotan banatzen da:
- Plastika: eraikuntza (eszenografia eta jantziak)
- Musika: dantza, gorputz adierazpena
- Gorputz hezkuntza
- Dramatizazioa
Durangoko Kontserbatorioaren Orkestarekin batera bi muntai egin ditugu bi urtetan.
- 1986-1987- BEHIN BATEAN JU,JU,JU. Idazlea. MIKEL OSORO.
- 1987-1988- LILIPUT. Idazlea. BERNARDO ATXAGA.
- 1988-1989- IKASI ETSI GABE. Idazlea. BERTAN SORTUA (BS)
- 1989-1990- IURRETONEKO MADARIKAZIOA. Idazlea.BS.
- 1990-1991- POTI. Idazlea. BS.
- 1991-1992- MUSU BATEN BILA. Idazlea. BS.
- 1992-1993- ITXASOAN GALDUAK. Idazlea. BS.
- 1993-1994- URKULETASEKO BAÑUETXEA. Idazlea. BS.
- 1994-1995. NUEVA ZARAGOZAKO HERRITARRAK, POSIBLE IZANGO BALITZ. Idazlea. BS.
- 1995-1996. ZUBI GIZAKIAK, POSIBLE IZANGO BALITZ. Idazlea. BS.
- 1996-1997. SALTINBANKO, JOXE ANDRES HITZEGIN NAHI ETA BAPEZ. Idazlea. BS.
- 1997-1998. MUSU BATEN BILA, JOXE ANDRES HITZEGIN NAHI ETA BAPEZ
- 1998-1999. ZAPATILLEN KASUA, MAKULA MAKUNKU. Idazlea. BS.
- 1999-2000. IURRETONEKO MADARIKAZIOA. LILIPUT.
- 2000-2001. STAFHAUSSEN Kutxa magikoa. Idazlea. BS.
- 2001-2002. FILIPO ERREGE GAIXUA. Idazlea. BS.
- 2002-2003. NERABERATARRAK. Idazlea. BS.
- 2004-2005. JUANTXO LAPRAMENDIKO KILKERRA. MATXINSALTOEN ABENTURAK. Idazlea. BS.
- 2005-2006. MALINTXEREN MADARIKAZIOA. Idazlea. BS
- 2006-2007. BROADWAY ETA 26.KARRIKAREN KANTOIAN. Idazlea. BS
- 2007-2008. POTI. Idazlea BS
- 2008-2009. URKULETAKO BAINUETXEA. Idazlea BS
- 2009-2010. JAR DEZAGUN MUNDUA HANKAZ GORA. UTOPIA
- 2010-2011. TXAKUR TXIKIRIK EZ
- 2011-2012. ZAPATILEN KASUA. HANKETATIK BURURA
- 2012-2013. KILOMBO
- 2013-2014. ITSASONDOKO ESKOLA
- 2014-2015. IKIMILIKILIKLIN. FIG
25URTE from Gaizka Uriarte on Vimeo.