1990an sortutako Ikastolen proiektua propioa da ELEANITZ.
Europan bizitzeko eta bertan integratzeko, euskaraz eta gaztelaniaz aparte, euskaldunok beste europar hizkuntzak menderatzea beharrezkoa zela ikusi genuen, gure kasuan INGLESA bultzatu eta gure ikasleek beste herrialdeetan zehar autonomiaz mugitzeko helburuaz jarri genuen proiektua abian.
Zer egiten dugu?
- Ingelesaren sarrera goiztiarra bultzatu Ingelesa 4 urterekin hasten dira ikasten gure ikasleak.
- Ikasleak DBHko hirugarren mailan (13 urterekin) Gizarte ikasgaia ingelesez ikasteko gai dira.
Atzerriko lehen hizkuntza ingelesa da eta hauek dira helburuak:
- Ikasleak gai izatea ahozko eta idatzizko harremanak ingelesez mantentzeko elkarren arteko komunikazio arrunt batean.
- Erabiltzea ingelesa transmisio-hizkuntza bezala aldez aurretik seinalatutako eskola-gaiak jorratzeko.
- Gai izatea ingeles hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazio eta interferentziak aztertzeko.
Atzerriko bigarren hizkuntza frantsesa da eta hauek dira helburuak:
- Ikasle guztiak frantsesez, gutxieneko batzuetan komunikatzeko gai izan daitezen bermatzea, ahoz zein idatziz.
- Hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazio eta interferentziak aztertzeko gai izan daitezen bermatzea.
Proiektu osagaiak:
Materialgintza propioa:
- “The Adventures of Hocus and Lotus” (1992-95):
Birmingham-eko, Amsterdam-eko eta UPV/EHUko Unibertsitateetako adituekin batera lana egiteko eta herrialde horietako irakasleekin lankidetzan aritzeko sortutako materiala.
- “Story Projects” eta “The Explorers” (1995-98):
Cervantes Institutoarekin batera, guk ingelesa irakasteko sortutako materialak, gure kideek italiera, nederlandera eta gaztelania irakasteko itzuli-egokitu zituzten.
- “Subject Projects” (1998-2001):
Ingelesez sortzen ditugu UPV/EHUrekin batera eta Herbehereetako Fontys Unibertsitateak, Siziliako A. Paino eskolak, Granadako Unibertsitateak eta Irlandako ITE Institutoak, nederlanderara, italierara, gaztelaniara eta itzuli-egokitu dituzte. Aipatu bost hizkuntza horiek irakasteko materialak, Europako 10 herrialdetan eta 21 eskolatan esperimentatu eta ebaluatu direla.
Barne formakuntza:
Etengabeko prestakuntza mota hau hiru zutaberen inguruan antolatzen da:
- Informazio teorikoa eta didaktikoa.
- Praktikari buruzko gogoeta.
- Lanaren segimendua ikasgeletan.
Ebaluaketa:
Proiektuaren kanpo-ebaluazioa Euskal Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Pedagogi Institutuak (HIZPEIk) egiten du.
Eta proiektua ebaluatzeko hipotesiak, berriz, hauexek dira: ingelesean oinarrizko komunikazio gaitasuna garatuko dela, ez diola euskarari kalterik egingo, ez jarreran edo identifikazio-graduan, eta ezta gaitasun-mailan ere, eta berebat atzerriko hizkuntza bat adin goiztiarrean sartzeak ez diola kalterik egingo gaztelaniazko gaitasunari eta ezta gaitasun intelektualen garapenari ere.