5 September, 2017

IKT

Derrigorrezko irakaskuntzak, ikasleek garatu beharreko oinarrizko gaitasunen artean, IKT konpetentzia basikoak barne har ditzan lortu behar du:

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu Kurrikularrean eta kudeaketan integratzea.

Ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatzea.

IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea.

Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena.

IKTak erabiltzen dituen gizarteak eskola eremuaren berrantolaketa eragiten du. Ondorioz, ikastolak antolaketa eredu egokiak arakatu eta garatu behar ditu. Giza baliabideen egokitzapena antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara egokituz. Baliabide materialen (azpiegitura, espazioak, errekurtso teknologikoak, …) antolaketa ereduen aldaketak proposatu aprendizaia eredu desberdinetara egoki daitezen.