Ortutik platerera
07:00etan sartzen dira sukaldariak Kurutziagako sukaldean. 800 ikasleri jaten emateko, goizean goizetik ibili beharra dago. Haurtzaindegikoak 11:30ean joaten zaizkie janariaren bila. 12:00etan, berriz, hiru urteko umeak ilaran joaten dira jantokira bazkaltzera.
ELIKADURA
- Jantokia kudeatzeaz arduratzen den enpresa AUSOLAN da.
- Kalitatezko menu bat diseinatzerakoan, adin bakoitzak dituen beharretan oinarritzen gara.
- Sukalde propioa dugu, eta berton egindako janaria eskaintzen dugu.
- Elikaduraren > %55ak ondoko ezaugarriak betetzen ditu:
- Sasoiko eta bertoko produktuak: bertoko baserritarrena eta bertoko arrantzaleena da.
- Produktu ekologikoak dira: Arroza, dilistak eta pasta.
- Etxean egindako janaria egiten dugu: Kroketak, San Jakoboak, etxeko postreak (natillak, pastelak,…).
- Nutrizionista talde baten irizpide teknikoan oinarritutako menua gauzatzen da hilero:
- Karbohidratoen, lipidoen, proteinen, Kcalen,… kontrola.
- Hilean birritan menu barazkijalea.
Kurutziagan bertan prestatzen da janari guztia.
Umearen garapen eta premiei egokitutako menuak ditugu, bai nahiei erantzuteko (begetarianoak e.a.), bai premia bereziei erantzuteko (alergiak, zeliakoak e.a).
Ondoko hauek dira jantokiko txandak:
– Lehen txandan HH3-HH4-HH5 urtekoek bazkalduko dute 11:50-12:25 bitartean.
– Bigarren txandan LH1-LH2 mailakoek bazkalduko dute 12:35-13:05 bitartean.
– Hirugarren txandan LH3-LH4 mailakoek bazkalduko dute 13:15-13:45 bitartean.
– Laugarren txandan LH5-LH6 mailakoek bazkalduko dute 13:55-14:25 bitartean.
– Bostgarren txandan DBH1-DBH2-DBH3-DBH3 mailakoek bazkalduko dute 14:45-15:15 bitartean.