LH 1 eta 2: irakurketa etxeetan

Gurasoak agur: Azken urteetan bezala, aurten ere, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleok irakurketa-idazketa hobetzeko plana martxan jarri dugu. Plan hau aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu. Umeek eredu ona izan dezaten, egunero 10 minutuz, gurasoetako batek edo beste pertsona nagusi batek bien artean adostutako liburua irakurriko dio ozenki umeari. Pertsona nagusiak liburua idatzia dagoen hizkuntza Read more about LH 1 eta 2: irakurketa etxeetan[…]

Urtarrilak 30: Greba

Kaixo guraso, Honen bidez, jakinarazten dizuegu datorren urtarrilaren 30erako, osteguna, Sindikatu nagusiek egun osoko greba deialdia luzatu dutela. Deialdiari erantzunez, Ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba egitea erabaki du. Hau dela eta,  Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ikasleen zaintzarik. Horretaz gain ez dira zerbitzuak eskainiko, hau da, ez da jantokirik eskainiko, ez da zaintzarik Read more about Urtarrilak 30: Greba[…]

Multikirolak: oharrak

Kaixo, familia: Ondoko honen bitartez hurrengo egunetako multikirolen saioei buruzko informazio bidaltzen dizuegu: Bihar, urtarrilak 30, ez da multikirol saiorik egongo, greba eguna dela eta. Datorren asteartean ere, otsailak 4, ez da multikiroletako saiorik egongo, Santa Ageda eguna delako eta denok bertan parte hartzeko deialdiara gehitzen garelako. Gogoratu, txokolatada ere izango dugula.

Santa Ageda bezpera

Kaixo Familia, Datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda eguna ospatuko dugu. Aurten LH4an dauden familiak izango dira antolatzaileak, gogoan izan. Programari dagokionez, ekintza eta entseguak honela antolatuko dira:   Asteartea, otsailak 4 16:15etan HH 3, 4 eta 5 urtekoek eta LH 1 eta 2. mailakoek koplak abestuko dituzte ikastolako frontoian. 16:30tan txokolatea eta bizkotxoak banatuko Read more about Santa Ageda bezpera[…]

DBH: eskalada ikastaroa

Kaixo, familia: Ikastolako Kirol batzordetik DBHko ikasleentzako hurrengo kirol eskaintza zabaldu da: Eskalada ikastaroa Tokia: Landako kiroldegiko rokodromoan. Iraupena: 4 aste Eguna: astearte eta ostegunero 17:00etatik 18:00etara (hasi otsailaren 4an eta bukatu 27an) Materiala: katu-oinak (norberak bereak) Prezioa: rokodromora joateko otsaileko kuota ordaindu beharko dute, 4,80€ Durangon bizi direnak eta 10,40€ ez direnak bizi (Landakon Read more about DBH: eskalada ikastaroa[…]