DBH 1: Arraun irteera Lekeitiora

Kaixo familia,

Ekainaren 5an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

● Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak (arraun saiorako)
● Bainu  jantzia
● Toalla
● Eguzki-krema
● Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
● Hamaiketakoa

Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia mesedez (jantokiko gora-beheren galdetegia).
– Irteera: 8:00 Ikastolan
– Itzulera: 14:45ean  Ikastolara

Irteera honetara mugikorra eramatea debekatuta dago. Beraz egun horretan mugikorra etxean utzi dezatela. Irteera honen kostua  25€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak