LH 1: irteerari eta jaialdiari buruzko oharrak

Kaixo familia:

Ikasturtea bere bukaerara iristen ari da eta orain arte zuen seme alabek ikastolan  egindako ibilbide bikaina merezitako irteera berezi batekin ospatuko dugu.

Hurrengo ostiralean, Ekainaren 5ean, egun osoko irteera egingo dugu Bilbora. Bertatik, Artxandara igoko gara funikularrean.  Naturguneaz gozatu eta menditik, hiriaren beste ikuspegi bat ikusteko aukera izango dugu.

Gogoratu, txango horretarako beharrezkoa izango dala haur bakoitzak BARIK txartela izatea. Hori dela eta, oraindik ekarri ez duzuenok, txartela lehenbaitlehen tutoreari ekartzea eskatzen  dizuegu.

Egunean bertan, ume bakoitzak bere hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman beharko ditu (piknika eskatu dutenek, ikastolan jasoko dute berau).Ez ahaztu arropa eta oinetako eroso eta egokiak eta eguzkiaz babesteko txapela.

Egun horretan ere ordukotasuna zaintzea ezinbestekoa da. Irteera ordutegi honetan burutuko dugu: 09:00-16:30

Irteeraren kostua, 20 euro izango da eta betiko lez, bankutik pasatuko zaizue erreziboa.

Bestalde, ekainaren 12an ospatuko dugun ikasturte amaierako jaialdia prestatzen ari gara eta pasa den asteko eskaerari beste bat gehitu diogu.

Ikasle bakoitzak honako arropa  eta osagarriak ekarri beharko ditu jaialdirako:

  • Gona edo praka zuriak.
  • Kamiseta urdin bat.
  • Eguzkitako betaurrekoak

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Agur bat.

LH1eko irakasleak.