LH 5-6 eta DBH 1-2: Itzartu, zinea+txokolate beroa

ZINEA + TXOKOLATE BEROA – Zer egingo dugu: pelikula ikusi eta txokolate beroa hartu – Ordutegia eta lekua: urtarrilaren 26an arratsaldeko 17:00etatik 19:30ak arte Plateruena Kafe Antzokian – Prezioa: doan – Izen ematea: urtarrilak 15-22 Berbaro elkartearen egoitzan, Pinondo plaza 1, 1 solairua. Plazak bete arte (60 gazte)  

Rio de Oro: janari bilketa kanpaina

Rio de Oro: janari bilketa kanpaina   Aurten ere Rio de Oro elkartearekin batera janari bilketa kanpaina egingo dugu Saharako herriari laguntzeko ikastolan. Idazkaritzako sarreran kutxa bat jarriko dugu bertan nahi diren poltsak uzteko. Janari bilketa urtarrilaren 15etik urtarrilaren 24ra egingo dugu. Bilketa honetan elikatzeko beharrezkoak diren produktuak jasoko ditugu: atuna oliotan, sardinak oliotan, pasta, Read more about Rio de Oro: janari bilketa kanpaina[…]

HH 5 urte: Gaztañerre eguna antolatzea

Kaixo familia, Dakizuenez, ikasturte honetan, Guraso Kontseilua ipini dugu martxan. Beronen helburua ikastola-familien arteko komunikazioa hobetzeaz gain, gurasoen parte hartze aktiboa bultzatu nahi dugu denon artean ekintza ezberdinak antolatuz. Gauzak horrela HH5eko familiei, urtarrilaren 25ean, larunbata, GAZTAÑERRE EGUNA ANTOLATZEA DAGOKIGU. Arratsalde bateko lana izango da, jai giroan antolatuko duguna gure seme-alabekin: Kartelak ipini, tiketak saldu, garbiketa-zaintza Read more about HH 5 urte: Gaztañerre eguna antolatzea[…]

DBH 4: Ikasbidaiari buruzko bilerara deia

Kaixo, familia: Ohar honen bidez, datorren astelehenean, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:00etan, izango dugun batzarrerako deialdia helarazi nahi dizuegu. Bertan, aurten egingo dugun ikasbidaiari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Bidaia agentziako arduradunak gidatuko du batzarra. Gurasoetako bat behintzat bilerara etortzea gomendatzen dugu.   Besterik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena.          DBH-4. mailako TUTOREAK  

Galdutako gauzen txokoa

Galdutako gauzen txokoa Kaixo , familia: Bigarren hiruhileko honen hasierarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue,mesedez, pasa zaitezte urtarrilaren 27a baino lehen Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dagoen txokotik, izan ere bertan jabe barik aurkitutako hainbat gauza batu ditugu ikasturte hasieratik hona.   Besterik gabe, Read more about Galdutako gauzen txokoa[…]

LH eta DBH: 1. ebaluazioko notak

LH eta DBH: 1. ebaluazioko notak Kaixo, familia: Honen bidez jakinarazten dizuegu DBHko notak iada ikusgarri dituzuela Alexian eta LHkoak bihartik aurrera egongo direla.

La Cuadri del Hospi-k antolatutako ekintza solidarioan parte hartzera gonbita

Guraso agurgarriak: Abenduaren 22an La Cuadri del Hospi-k antolatutako ekintza solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekintza Andran Marin goizeko 10:30etatik 14:30etara burutuko da. Bertan Durangoko ile-apaintzaile profesionalek 10€ solidarioren truke ilea moztuko dute. Bildutako diru guztia Etxeko Ospitalizazio Pediatrikoaren Unitateko psikoonkologoaren kontratua luzatzeko bideratuko da.   Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.