2017-2018 ikasturteko kuotak

Ondorengo taulan 2017-06-15ean burututako Batzar Nagusian onartutako kuotak daude. Gogoratu, hilabete bakoitzeko 10-15a bitartean pasatuko dizuegula dagokizuen zenbatekoa. Salbuespen moduan, iraileko ordainagiria irailaren 25ean pasatuko dugu eta urrikoa, berriz, hilaren 19-21 bitartean.   IKASTOLAKO KUOTAK   0 eta 1 URTEKOen GELA Ekarpena   Egokitzapena 148,00 € hilabetea 5 Ordu arte 160,00 €     (10 kuota) Read more about 2017-2018 ikasturteko kuotak[…]

LH 2 gutuna

Ikasturte berri on, gure laguntzaile fin eta leialak: Ilusioz eta gogoz hasi dugu bigarren mailako ikasturte hau eta, jada oporrak ahaztuta ditugunez, hemen gabiltza jo eta ke lanean zuen seme-alabekin. Ikasturte-hasiera honetan, familiari buruzko gaia lantzen ari garenez, argazki nahikotxo beharko ditugu, liburuan itsatsi ahal izateko. Asko direnez, zerrenda batean adieraziko dizkizuegu, zuen seme-alabekin batera Read more about LH 2 gutuna[…]

UDALBATZAK LURREN LAGAPENA ONARTU DU

Kaixo, familia: Dakizuen modura, azken urteotan, kanpo espazioaren eraldaketaren proiektua garatzen ibili gara. Egitasmo hau aurrera eramateko oinarrietako bat, ikastola ondoan (kanpoan) dauden lurrak ikastolako eremu barruan kokatzea zen. Idatzi honekin jakin arazten dizuegu Durangoko Udalbatzak lur hauen lagatzea onartu zuela gehiengo batez, ekainaren 27an. Egiten diren hobekuntzak eta inbertsioak ikastolak hartuko ditu bere gain, Read more about UDALBATZAK LURREN LAGAPENA ONARTU DU[…]

ELKARBIZITZAKO GALDETEGIAZ

Kaixo, familia: Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu, Aste Santu aurretik elkarbizitzari lotutako galdetegia erantzuteko tarte bat hartu zenuten guztiei. Zuengandik jaso ditugun ekarpen, kezka eta iradokizunak zinez izan dira interesgarri eta aberasgarriak. Bertatik abiatuz, zein Kurutziaga Ikastolako komunitatea osatzen dugun gainontzeko partaideek erantzundako galdetegiak aintzat hartuz, diagnostiko mamitsua eta esanguratsua osatu dugu. Behin Read more about ELKARBIZITZAKO GALDETEGIAZ[…]

IKASTOLAN OBRAK, EZ SARTU

Familia hori: Gogoratu nahi dizuegu ekainaren 26tik aurrera ikastolan obrak hasiko ditugula, eta beraz ikastolako patioa obra-gunea bihurtuko dela. Horrek ekar ditzakeen arriskuak ikusita eta ezbeharrak ekiditeko asmoz, mesedez, gogoratu zuen seme-alabei ikastolako jolasgunea erabiltzea galarazita izango dutela obrek dirauten bitartean. Eragozpenak ulertuko dituzuelakoan, eskerrik asko.  

Haur Hezkuntza 1. zikloa: Lekualdatzea

Kaixo familia, Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritze lanak ekainaren 26an hasiko ditugu. Honen ondorioz, 0-3ko gunea ez dugu erabilgarri izango egun horretatik aurrera eta lekuz aldatu beharko dugu. 0-1 urtekoen gunea batzar gelan atonduko dugu ikasturte bukaera arte. Sarrera Batzar Gelako atetik izango duzue (karroak uzteko jarrita dugun lekuaren amaieran dago). 2  urtekoen gunea berriz, Musika gelan Read more about Haur Hezkuntza 1. zikloa: Lekualdatzea[…]

HH 3 URTE (17/18): BILERA DEIA

Kaixo guraso hori: Gutun honen bidez, ongi etorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 28an, eguaztena, egingo dugun batzar informatibora. –   Ordua: 18:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz Gai ordena: Tutoreen aurkezpena Taldekatze berriak Ekarri beharrekoa Egokitzapen epearen antolaketa   – Lekua: Jantokian Beste barik, eta, bertan elkar Read more about HH 3 URTE (17/18): BILERA DEIA[…]

DBH 4: AGURRA

DBH-4. MAILAKOEN AGURRERAKO DEIALDIA Guraso eta ikasle agurgarriak: Gure artean hainbat urte eman eta gero, agur esateko ordua heldu da. Hori dela eta, ekitaldi xume bat antolatu dugu, eta bertara denak, guraso eta ikasle, zaudete gonbidatuta. Bertan, oroigarri txiki bat emango zaizue, eta bukaeran LUNTX bat dastatzeko aukera izango dugu. Besterik gabe, bertan elkar ikusiko Read more about DBH 4: AGURRA[…]

HH: EGUTEGIA ETA IKASTURTE HASIERA

2017-2018 ikasturte hasiera   Hasiera eguna: irailaren 11. Ordutegia: 9:00-12:00. (3 urtekoak: irakasleek zehaztutako ordutegian)   HH 3 urtekoak: 2 urtekoen gunean (Obra amaitu bitartean) HH 4 urtekoak: Batzar gela + Informatika gela  (Obra amaitu bitartean) HH 5 urtekoak: Musika gela+ ondoko 2 gelak (gimnasio ondoan) (Obra amaitu bitartean)   ADI: iraileko lehenengo egunetan zehaztasun Read more about HH: EGUTEGIA ETA IKASTURTE HASIERA[…]