San Fausto jaietako jaialdia Kurutziagan, urriaren 18an

Datorren eguaztenean, urriaren 18an, jai giroak bustiko du ikastola. Durangoko jaiak ikastolara ekarri eta behar den bezala ospatuko ditugu jaiak HHn eta LHn.

Egin diezaiegun Patxikotxu eta Pantxikeri merezi duten harrera eta etor gaitezen guztiok baserritar edo jaietako jantziagaz (praka/gona urdina, alkondara/kamiseta zuria, zapia).

Jai-giro ederra izango dugu gurean urriaren 18an, pregoia, txupinazioa, dantzak, artopilak, buruhandiak, zezenak eta parranda!

Gora Durangoko jaiak! Gora guztiontzako jaiak!