Jantokia: Martxan dira eguerdietako ekintzak!

Martxan dira eguerdietako ekintzak! Geratu barik ibili dira gazteak, aisialdirako gelak zabalik egonik etekina atera diete. Begira azken asteotako ekintzak:

Tizagaz marrazten

Klarionek ez dute errotulkiek edo margoek funtzionatzen duten modu berean egiten, klarionek efektu desberdinak sortzeko aukera eskaintzen dute: “itzal eta degradatu” efektuak, atzamarrak erabiltzeko aukera eskaintzen dute ere. Efektu horiek bilatzen egon dira gazteak.

Udazkeneko ortua marrazten

Udazkeneko ortua sortu genuen, non udazkeneko barazkiak landu genituen: brokolia, azalorea, kalabazak, zerbak, tipulak, baratxuriak, erremolatxa…

Mugarra gela zabalik

Mugarra gelan hainbat jolas eta ipuin erabili ditugu eguerdi dibertigarriak pasatzeko.