Urriaren 11n ez da jantoki zerbitzurik eskainiko

Kaixo, familia hori:

Dakizuen bezala, ostalaritza sektorean Lan Hitzarmena adosterakoan dauden gatazkak direla eta, greba egunak deitu dira. Gure jantokiko langileriaren gehiengoak deialdi horiekin bat egin duenez, urriaren 4an bezala, urriaren 11n ere ez da jantoki zerbitzurik egongo.

Umeak batzeko uneak betikoak izango dira, ordutegi hauetan:

HH 0-1-2 urte: Ez da egongo bazkari zerbitzurik. Umeak 12:00-12:45 bitartean jaso ahal izango dira eta gero 14:30ean ikastolan uzteko aukera egongo da.

HH 3-5 urte: Ikasleak 12:00tan batu beharko dira frontoian. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

LH: Ikasleak 12:30ean batu beharko dira adin tarteari dagokion gunean. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

DBH: Ikasleek ordutegi jarraia dute eguaztenetan, beraz klaseak bukatzeagaz batera etxera joango dira.

Jantokiko erabiltzaile direnei urriko fakturan zuzeneko deskontua aplikatuko zaie.