Loteria bidalita

Loteria bidalita Kaixo, familia: Ohar honen bitartez aurtengo Gabonetako Loteria dagoeneko postaz bidalita dagoela jakinarazten dizuegu; beraz, egun hauetan zuen etxeko postontzian jasoko duzue. Ziurtatu jaso duzuela, jaso ezean jarri gurekin harremanetan. Eskerrik asko.  

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna Kurutziaga Ikastolako familia horiek: Aurtengo azaroaren 25a hurbiltzen ari den honetan zuengana jotzen dugu inplikazioa eta elkarlana eskatzeko asmoz. Jakingo duzuen moduan, urtero, azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan gai honen inguruko lanketa egingo dugu maila guztietan hainbat eratan. Aurtengoan eguna bera larunbata izango Read more about Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna[…]

Berbaro: Negulekuak 2017 (3-10 urte)

Kaixo! Badatoz 2017ko NEGULEKUAK! Aurtengo neguko oporretan ezin hobeto pasatzeko, Berbaro elkartekook abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era egonaldiak antolatu ditugu. Egonaldi hauetan Durangoko haurrei (3-10 urte bitartekoak)euskarazko aisialdi hezitzailea eskaini  nahi diegu, neguko oporretan ondo pasatzeko aukera ezin hobea emanda. Haurrek aste beteko edo bi asteko egonaldia egiteko aukera izango dute,  eta izena ematerakoan zehaztu beharko da aukeratutakoa. Read more about Berbaro: Negulekuak 2017 (3-10 urte)[…]

HH 2. zikloa: Batzar Pedagogikoak

HH 2. Zikloa: Batzar Pedagogikoak   Ikasturte hasieran urteko batzar pedagogikoak Haur Hezkuntza eraikin berria bukatzerakoan egingo genituela jakinarazi genizuen. Bistakoa denez, obrak atzeratzen ari dira baina batzarrok gabonen aurretik egingo ditugula jakinarazi gura dizuegu, espazioa bisitatzeko moduan dagoenean.

LH 5: zinema

LH 5: Zinema Kaixo, familia: Datorren astean LH 5. mailako ikasleak “Irabazle eta galtzaile” filma ikustera joango dira Zinera. Eguna: astelehena, azaroak 20 Tokia: Zugaza zinema Ordua: 10:00 Prezioa: 2€ (kontutik kobratuko dizuegu)

Durangoko familiak

Kaixo, familia: Durangoko gazteei eta nerabeei Durangoko herriak eskaintzen duen asisialdi motaz kezkatuta dagoen famila talde batek gaur San Agustinen bilera deitu du gaur arratsaldeko 18:30tan. Oharra atxikitzen dizuegu. Durangoko familiak Egun on: Familia batzuk nekatu gara gure haur eta nerabeei eskaintzen zaien eskaintza urriaz. Hori dela eta, DURANGOKO FAMILIAK taldea sortu da. Umeen eta Read more about Durangoko familiak[…]

Arriskua autobus geltokian

Arriskua autobus geltokian Kaixo, familia: Dakizuenez, ikastola aurrean autobusak aparkatzeko gune bat dago; bertan sarri auto partikularrak aparkatzen dira, eta horrek autobusari lekua kentzea dakar, ondorioz autobusak bidean aparkatu behar du eta haurrak bide erdira irteten dira, arriskua eraginez. Ikastolatik gogorarazi nahi dizuegu segurtasuna denon erantzukizuna dela; eta beraz, mesedez, saihestu autobus geltokian autoak aparkatzea. Read more about Arriskua autobus geltokian[…]

Loteria bidalketa

Loteria bidalketa Kaixo, familia: Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu aurtengo loteria posta bulegoan utziko dugula astelehenean, azaroaren 13an. Beraz, datorren astean zehar zuen etxeetan jaso beharko duzue. Besterik gabe, Zuzendaritza