LH 3: Txurruka aterpetxera irteera

Kaixo familia: 

Urriaren 19an , Orioko Txurruka aterpetxera joango gara egun biko egonaldia egitera.

 Bi eguneko egonaldi hau, haurrak elkar hobeto ezagutzeko eta euren arteko harremanak sendotzeko erabiliko dugu giro euskaldun eta ludiko baten.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, orrazia, txankletak…
  • Azpiko arropa
  • Kiroletako  arropa erosoa
  • Xira
  • Aseguru sozialeko txartela (fotokopia)

Irteera: Urriaren 19an, goizeko 09:00etan (autobusa 09:20etan)

Itzulera: Urriaren 20ann, arratsaldeko 16:30etan 

Irteeraren kostua 43€koa da eta azaroko fakturan kobratuko zaizue.

Beste barik, 

Tutoreak