DBH 4: Eskiatzera irteera

DBH 4: Eskiatzera irteera Kaixo familia: Datorren martxoaren 15ean, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, Valdezcaray eski estaziora joango gara eskiatzera. Ekintza honetan, arloan landu beharreko baina ikastolan landu ezin diren eduki batzuen gainean lan egingo dugu; beraz, garrantzitsua da parte hartzea. Norbaitek ezingo balu parte hartu, lehenbailehen justifikatu beharko luke. Ekintza honetan parte hartuko ez dutenek, Read more about DBH 4: Eskiatzera irteera[…]

Martxoaren 8ko greba deialdia

Martxoaren 8ko greba deialdia Kaixo, guraso: Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu sindikatu nagusiek goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00ak arteko geldialdia deitu dutela datorren ostegunerako, Martxoak 8. Hori dela eta,  Ikastola honela antolatuko da: JANTOKIA Jantoki zerbitzurik ez da egongo, zaintza zerbitzurik ezin delako bermatu. HAUR HEZKUNTZA 0, 1 ETA 2 URTE 7:30etatik 11:00etara jardun arrunta eskainiko Read more about Martxoaren 8ko greba deialdia[…]

Lapurretak ikastolan

Lapurretak ikastolan   Kaixo, familia: Azken egunotan ikastolan lapurretak izan ditugu. Batetik bizikletak eta bestetik umeen kotxeak lapurtu dituzte. Ikastolak aseguru bat baduen arren, aseguru honek ez ditu babesten lapurreta hauek, beraz hartu itzazue beharrezko neurriak lapurreta hauek ekiditeko. Gertaera hauen aurrean Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu.

Futbola

Futbola Kaixo, familia: Idatzi honen bitartez gogorarazi  nahi dizuegu ikastolaren kanpo espazioaren berrantolaketaz ari garela lanean. Espazioaren eraldaketa dela eta, jolas lekuen espazioak definituta ditugu, bai eskola orduetan eta eskola orduetatik kanpo. Hau dela eta gogoratu futbolean jolasteko espazioak badaudela eta debekatuta dagoela futbolean aritzea espazio hautatik kanpo. Alegia, ezin dela jolastu futbolean frontoian, harmailetako Read more about Futbola[…]

HH 2. zikloa (3, 4 eta 5 urte): batzar pedagogikoak

HH 2. zikloa (3, 4 eta 5 urte): batzar pedagogikoak Kaixo, familia: Jarraian adierazten ditugun egunetan batzar pedagogikoak egingo ditugu: HH 3 urte: Martxoak 5, astelehena HH 4 urte: Martxoak 7, asteazkena HH 5 urte: Martxoak 6, asteartea   Ordua: 18:00etan euskaraz, 19:00etan gazteleraz Lekua: ikastolako batzar gelan Ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.   Bertan elkartuko garelakoan, Read more about HH 2. zikloa (3, 4 eta 5 urte): batzar pedagogikoak[…]

Haur Hezkuntza: eraikin berrituko zoruaz

Kaixo, familia: Pasa dira aste batzuk Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituan jarduna hasi genuenetik. Arotzaren azkeneko erremate batzuen faltan, benetan gustura ikusten ditugu ikasleak bertan. Pixkanaka eraikinaren ezaugarrietara eta espazio berrira egokitzen ari gara.  Dena dela, sumatu dugu arazoren bat edo beste. Hainbat familia izan zarete bertako zoruari buruz kexa agertu duzuenak, umeak belauniko ibilieran prakak Read more about Haur Hezkuntza: eraikin berrituko zoruaz[…]

LH: Martxoak 8, familiei oharra

LH: Martxoak 8, familiei oharra Kaixo, familia: Martxoaren 8a ate joka dugun honetan familian egiteko proposamena luzatzera gatoz. Data honen inguruan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruan, Lehen Hezkuntzako geletan emakumearen ikusgarritasuna landu ohi dugu: emakumeek egindako lanak agertuz eta hainbat emakumeren lana eta izena ezagutzera emanez. Aurtengoan jantokiko beiratea emakume esanguratsuen irudiz bete nahiko genuke; Read more about LH: Martxoak 8, familiei oharra[…]

LH 6: Bilera deia

LH 6: Bilera deia   Kaixo, familia: Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako 6.mailan burutu nahi duen kanpo-ebaluzio azterketaren aurrean, Kurutziaga ikastolako artezkaritzak, honen harira hartu duen erabakiaren berri emateko, martxoaren 5ean, arratsaldeko 18´00etan LH 6ko gela batean burutuko den bilerara dei egiten dizue.