Neguko oporretako ekintzak 2023

Kaixo, familia:

Mezu honen bitartez aurtengo neguko oporretan Ikastolak antolatuko dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu (izena emateko azken eguna abenduak 14):

 

Abenduak 28, osteguna: Durangoko Izotz Pistara irteera.

  • Irteera ordua: 10:30etan Ikastolako frontoian. 15 minutu lehenago bertan egon beharko da.
  • Itzulera: 12:30ak aldera Ikastolako frontoian.
  • Prezioa: 9 €. Irteerak aurre egiteko gutxienez 8ko taldea eratu beharko da.
  • Norentzat: LH 1etik LH 6. mailara arteko ikasleentzat.
  • Izena emateko azken eguna: Abenduak 14a, eguerdirarte.

DURANGOKO IZOTZ PISTARA IRTEERAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Urtarrilak 3, asteazkena: Euroligako saskibaloi partidua: BASKONIA – PANATHINAIKOS.

  • Prezioa:
  • Ikasleak (14 urtera arte): 8 € sarrera
  • Gurasoak: 13 € sarrera
  • Norentzat: Ikasle eta gurasoentzat. Joan-etorria norbere kontu.
  • Ordua: 20:30.
  • Izena emateko azken eguna: Abenduak 14a, eguerdirarte.
  • Gehienez 60 sarrera egongo dira eta izen ematearen arabera banatuko dira.
  • EZ DA EGONGO AUTOBUS ZERBITZURIK.

 

 SASKIBALOI PARTIDURAKO SARRERAK ESKATZEKO GALDETEGIA