HH 2 urte: Udaberria

HH 2 urte: Udaberria Kaixo, gurasoak: Udaberria sartzear dago, hori dela eta gelan hainbat eskulan egingo ditugu. Honetarako arrautza kaxa bat eta udaberriko lora eta hosto ezberdinak ekartzea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik, Adeitasunez, TUTOREAK

HH 2 urte: Psikomotrizitate saioak

HH 2 urte: Psikomotrizitate saioak Kaixo, gurasoak: Datorren astetik aurrera psikomotrizitate saioak hasiko ditugu. Saio hauek, hamabostero egingo ditugu. Irakasleak banatuko dizuen egutegian izango dituzue, zuen seme-alaben psikomotrizitate saio egunak markatuta. Oharrak: Mesedez, egun horietan arropa erosoarekin eta belkrozko oinetakoekin ekarri umeak. Ahalegindu zaitezte egun horietan ordurako etortzen (9:00etarako). Tutoreak  

Artezkaritzaren oharra

Hezkuntza komunitateari jakinarazpena Kurutziaga ikastolak ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lehen Hezkuntzako 6. mailan egin nahi duen kanpo-ebaluazioaren aurrean planto egitea erabaki duela jakinarazi nahi dio Artezkaritzak Hezkuntza komunitateari. 2009az geroztik DBH 2. mailan eta Lehen Hezkuntzako 4.ean. azterketa hauek egiten dira. Proba horiek ikastetxe bakoitzari bere aurrerapenak ezagutzeko aukera eman diote. Gainera, ikastetxe Read more about Artezkaritzaren oharra[…]

Hezkidetzari buruzko galdetegia

Hezkidetzari buruzko galdetegia Kaixo, familiak: Pasa den astean Hezkidetza taldetik galdetegi bati erantzutea eskatu genizuen, eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gure eskariari erantzuna eman diozuen guztioi. Hala ere, gure ikastolako komunitatea handia da eta oraindik ez dugu jaso esanguratsua izan daitekeen erantzun kopururik. Horregatik, aurreko astean galdetegia erantzun ez zenuten familiei eskatu nahi Read more about Hezkidetzari buruzko galdetegia[…]

Galdutako gauzen txokoa

Galdutako gauzen txokoa Kaixo, familia: Hiruhileko honen bukaerarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue,mesedez, pasa zaitezte martxoaren 23a baino lehen Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dagoen txokotik, izan ere bertan jabe barik aurkitutako hainbat gauza batu ditugu ikasturte hasieratik hona.   Besterik gabe, jaso ezazue Read more about Galdutako gauzen txokoa[…]

LH 3: Baratze baserri eskolara irteera

LH 3: Baratze baserri eskolara irteera Kaixo familia: Martxoaren 22an , Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera. Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza… Bi egunetako egonaldi hau, haurren arteko harremanak hobeto ezagutu, eta sendotzeko ere erabiliko Read more about LH 3: Baratze baserri eskolara irteera[…]

DBH 1: Lizarrara irteera

DBH 1: Lizarrara irteera Kaixo, familia: Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH1 mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Lizarrako aterpetxera joatea erabaki dugu. Martxoaren  21, 22 eta 23an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean goizeko 8:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean 16:30 inguruan helduko gara, ikastolara bertara. Lehen egunean ibilbide Read more about DBH 1: Lizarrara irteera[…]