HH 3, 4 eta 5 urte: inauterietan gai librea

Kaixo, familia hori:

Inauteri jaiak gerturatzen dabiltzanez, mezu hau bidaltzen dizuegu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umeek aurten ere gura duten moduan mozorrotzeko aukera izango dutela (gai librea) jakinarazteko. Kontutan izan ez dela komeni osagarririk ekartzea eta mozorroa erosoa izan dadila.

Inauteri eguna ikastolan otsailaren 9an ospatuko dugu. Datorren osteguneko buletinean bidaliko dugu zehaztasun gehiago.