HH eta LH: neguko oporrak eta abenduaren 22a

Kaixo, familia:

Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu, abenduaren 22an oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 8an elkar ikusiko dugula berriz ere (ikasturteko egutegian zehazten den bezala, HHko 1.zikloan izan ezik).

Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).

Ostiralean, abenduaren 22an, Olentzero eta Maridomingi etorriko dira ikastolara goizean eta merezitako ongi etorria eskainiko diegu.

Egun honetan, ikasleak baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu (HHkoak abarka eta gerrikorik gabe eta arropak izendatuta).

Gogoratu, ostiralean eskolak GOIZEZ bakarrik izango direla (0, 1 eta 2 urtekoak barne) eta eguerdian, ohiko orduan amaituko direla. Jantokian geratzen direnen bila ohiko tokira etorri beharko duzue:

  • HH3, HH4, eta HH5 urte: 12:00etan batzen dituzuenak, betiko lekuan batuko dituzue.
  • HH 3, HH4, eta 5 urte: 14:30ean (mesedez, errespetatu ordua).
  • Orain arte jantokian bazkaldu eta 12:15/12:30 ean jasotzen dituzuenak, ordutegi hori mantentzen da.